Y Cymro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Y Cymro
First page of 'Y Cymro' for St David's Day (6788943160).jpg
Mota informazio orokorra
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia 1932
Hizkuntza galesera
Argitaratze lekua Porthmadog
Formatua Konpaktua
Argitaletxea North Wales Newspapers
Banaketa
Banatze-eremua Gales
Maiztasuna Asteazkenero
Salneurria £0,50
Kanpo loturak
www.y-cymro.com

Y Cymro (Galestarra euskaraz), 1932an sortua, asteazkenero argitaratzen den galeserazko egunkaria. Gales osorako argitaratzen duen galeserazko egunkari bakarra da.

Wrexhamen sortua, XIX. eta XX. mendeetan existitu ziren izen bereko egunkarien ondorengoa da.

1945ean John Roberts Williams argitaratzaile lanetan hasi zen. 17 urte eman zituen karguan eta urte horietan zehar egunkariaren tirada areagotu eta egunkari-estilo profesional berria sartu zuen.

2004an North Wales Newspapers enpresak Sir Ray Tindleri egunkaria saldu zion. Salmenta baino lehen, argitaratze eguna larunbata zen, baina harrezkero asteazkenero kaleratzen da.

Gaur egungo estimazioen arabera 4.000 ale kaleratzen ditu.