Yalako parke nazionala

Koordenatuak: 6°16′N 81°20′E / 6.27°N 81.33°E / 6.27; 81.33
Wikipedia, Entziklopedia askea
Yalako parke nazionala
II. maila: parke nazional
Datu orokorrak
MotaParke nazional
Azalera1,512 km²
Geografia
Map
Koordenatuak6°16′N 81°20′E / 6.27°N 81.33°E / 6.27; 81.33
KokapenaSouthern Province (en) Itzuli

Yalako parke nazionala Sri Lankan dago. Ruhuna parke nazionala ere deitzen da Herrialdearen hego-ekialdean dago, Hego eta Uva probintzietan, hain zuzen ere. Gainera, 97 878 hektareako azalera du. 1938an, parke nazional izendatu zuten, eta animalia ugari dituelako da ezaguna. Alde horretatik, Sri Lankako elefantearen eta Zeilango lehoinabarraren populazio-dentsitate handiena duen tokietako bat da. Asiako herrialdeetako hegaztiak kontserbatzeko ere eremu garrantzitsu bat da.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yalako eremua, batez ere, Aurrekambriarreko arroka metamorfikoz osatuta dago, eta bi serietan sailkatzen da: Vijayan seriea eta lur altuen seriea. Lehenengoa, nagusi diren lurzoru motak gorri marroia eta marroi ez-kaltzikoa dira[1]. Bigarrena, Sri Lankako penillanura baxuenean dago, eta eremu laua da, topografikoki, nahiko orekatua.[2] Bestalde, klima erdiarabiarra da, eta urteko batez besteko prezipitazioa 900 milimetrokoa da hegoaldean, 1.300 milimetrokoa iparraldean; lehorte-denboraldia maiatzetik irailera bitartekoa da, eta tenperatura 26.4 °C-koa da urtarrilean, eta 30 °C-koa apirilean.

Era berean, haizearen abiadura orduko hamabost kilometrokoa da ipar-ekialdeko montzoian eta hogeita hiru kilometrokoa hego-mendebekoan. Ibai eta erreka asko hego-ekialdera isurtzen dira, eta Hambantotako barrutiaren ondoko lur garaietan edo erdiko muinoetan eta Uvan sortzen dira. Kumbukkan Oya ibaiak —ipar-ekialdean—, Menik eta bere ibaiak —mendebaldean— parkean zehar doaz eta ur-iturri bat ematen diete animaliei lehortean. Korronte horiek gorabeherak izaten dituzte urtaro lehorren eta euritsuen arteko isurketan. Alde horretatik, Kumbukkan Oya ibaiak zazpi aldiz ur gehiago darama euri garaian. Bestalde, laku batzuk daude eremu horretan, hala nola Buthuwa eta Udapothana.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parke nazionalak bost blokek osatzen ditu. Horietako lehena 1938ko martxoaren 1ean ezarri zen, Yala Strict erreserba natural izendatua. Halaber, II. multzoa izan zena Yala parke nazional bihurtu zen. Bost urte geroago, parkearen ospea handitzeko ahaleginean, Yala izena Ruhuna bihurtu zen. Basa Bizitzaren Kontserbazio Departamentuak, 1949an, hura erabiltzeko ardura hartu ondoren, 1954[3]. urtean parkerako erreserba egin zuen. Geroago multzo berriak gehitu ziren: III. multzoa 1967ko apirilaren 28an, IV. multzoa 1969ko urriaren 9an eta V. blokea 1973ko urriaren 5ean. Osatzen duten elementuen batura, guztira, 97 878 hektareakoa da, eta horietatik zatirik handiena III. multzokoa da, 40 774,2koa.

2004ko Indiako Ozeanoko lurrikara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkea Indiako Ozeanoko lurrikarak 2004ko abenduaren 26an eragindako tsunamiaren norabidean zegoen. Tsunamiak eragin zuen Indiako Ozeanoko lurrikara, eta laurogeita hamar minutu geroago sartu zen herrialdean. [4]Hala ere, 4 adierazle izan ziren fenomenoak eragindako kalteak, batez ere egitura-afekzioekin zerikusia zutenak, eta 5 metrotara iritsi ziren[5]. Gainera, 250 metrotara iritsi ziren harresia, eta 6 bat kostaldetara.[6]

Parkeko bi tokitan ukipenak kostatik 1,3 kilometrora gertatu ziren, eta ukitutako zelai, baso eta hezeguneek 5.000 hektareako azalera zuten. Bestalde, kostako eremuaren %60 inguru aldatu zen.5 Ikerketa batek bi elefantek arrasto-lepokoekin izandako portaera aztertu zuen, eta ikusi zuen haien mugimenduak tsunamiak sortutako berehalako seinaleek eragindako portaerekin bat etorri zirela, eta ez, esan bezala, «seigarren zentzuan».[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Water Management Institute (IWMI), International. (2005). Integrando de la industria pesquera en el planeamiento y manejo de la irrigacion. In Spanish. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  2. Green, Michael John Beverley. (1990). IUCN directory of South Asian protected areas. IUCN-The World Conservation Union ISBN 2-8317-0030-2. PMC 24848244. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  3. Jazeel, Tariq. (2013). Sacred Modernity : Nature, Environment and the Postcolonial Geographies of Sri Lankan Nationhood.. Liverpool University Press ISBN 978-1-84631-997-6. PMC 863822189. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  4. Fernando, Prithiviraj; Wikramanayake, Eric D.; Janaka, H.K.; Jayasinghe, L.K.A.; Gunawardena, Manori; Kotagama, Sarath W.; Weerakoon, Devaka; Pastorini, Jennifer. (2008-01). «Ranging behavior of the Asian elephant in Sri Lanka» Mammalian Biology 73 (1): 2–13.  doi:10.1016/j.mambio.2007.07.007. ISSN 1616-5047. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  5. (Ingelesez) Ratnayake Ratnayske. (2015). Impact of Tsunami disaster on the integral Yala National Park (Sri Lanka) vegetation cover using remote sensing.  doi:10.13140/RG.2.1.5112.4329. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  6. Artiguenave, Darío Gastón. Construcción comunicacional de un espacio público educativo de memoria colectiva. Universidad Nacional de La Plata (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  7. Ranasinghe, P.N.; Ortiz, J.D.; Moore, A.L.; McAdoo, B.; Wells, N.; Siriwardana, C.H.E.R.; Wijesundara, D.T.D.S.. (2013-06). «Mid–Late Holocene coastal environmental changes in southeastern Sri Lanka: New evidence for sea level variations in southern Bay of Bengal» Quaternary International 298: 20–36.  doi:10.1016/j.quaint.2013.02.030. ISSN 1040-6182. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]