Yann Choucq
| Yann Choucq | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Nantes, 1946ko apirilaren 11 (79 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abokatua |
| Enplegatzailea(k) | Faculté de droit de Nantes (en) |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Q3474433 Q3486337 |
Yann Choucq (Nantes, 1946ko apirilaren 11) abokatu frantziarra da, Europako gutxiengo etnikoen eskubideetan, bereziki bretainiarren arazoetan, eta giza eskubideetan espezializatua.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1968an, Erwan Vallerie eta Y. Jezequel-ekin batera, Bretainian Sav Breizh ezkerreko taldea sortu zuen. XX. mendeko 70. hamarkadan Javier Grall eta Gwenc’hlan lagunekin Skoazell Vreizh (Laguntza Bretainiarra) erakundearen sortzailetako bat izan zen. Nantesen Collectif breton pour la démocratie et les droits de l'homme batzordearen bultzatzaile bat izan zen. Abokatu gisa epaiketa politiko ugarietan parte hartu du, bretainiar militanteen defentsan (Bretainiako Askapen Frontearen aurkako prozesuan, Plévin afera, ...), Plogoffen atxilotutako manifestarien alde, Etakideen defentsan, e.a.