Yasmina Alcaraz Moreno

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Yasmina Alcaraz Moreno

Bizitza
JaiotzaCastelló d'Empúries1989ko ekainaren 7a (34 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi-epailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
 

Yasmina Alcaraz Moreno (Castelló d'Empuries, Girona, Katalunia, 1989ko otsailaren 7a) saskibaloiko arbitro kataluniarra da. 2017tik nazioarteko arbitroa da. ACB Ligako partidak, 3x3 saskibaloi-partidak eta FIBAko selekzioen partidak zuzentzen ditu.[1][2][3] Kataluniako Arbitro Batzordeko kidea da.

2024ko urtarrilean historia egin zuen Bilboko Miribillan. ACB partida batean Yasmina Alcarazez gain Esperanza Mendoza Holgadok osatu baitzuen arbitro hirukotea.[4]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

14 urterekin hasi zen partidak arbitratzen. Jokalaria ere bazen, eta Katalunian maila bateraino ez denez bateragarria bi gauzak egitea jokalari jarraitzea erabaki zuen.

Arbitro[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien karreran hasi zenean, jokatzeari utzi zion eta Gironako Arbitraje Batzordean hasi zen. 2014. urtean EBFko 2. taldera igo zen EBA Ligako eta Emakumezkoen 2. Ligako arbitro gisa. 2017an, FEBko kategoria absolutura iristea lortu zuen, hau da, Urrezko eta Zilarrezko LEB ligara eta Emakumezkoen Ligara. Bestalde, 2017an federazioaren lizentzia lortu zuen 3x3 saskibaloiko nazioarteko arbitro gisa.[5]

2018an Saskibaloiko Erregina Kopako finala zuzendu zuen eta 2019an, Spar Citylift Girona eta Perfumerías Avenida taldeen artekoa, bi kasuetan bigarren taldeak irabazita.[6]

2018ko udan, 3x3 saskibaloi-partidak zuzendu zituen 2018ko Mediterraneoko Jokoetan, eta emakumezkoen brontzezko dominaren partidako arbitroa izan zen: Portugal eta Serbia (21–20).[7]

Urrezko LEB partida bat zuzendu zuten hiru emakumek osatutako lehen arbitraje taldeko kide izan zen. Paula Lema eta Elena Espiaurekin batera, 2018ko abenduaren 18an, Carramimbre CBC Valladolid eta Tau Castellóren arteko partida batean izan zen (70-56).[8][9]

2019ko irailaren 13an, ofizial egin zen ACB Ligara igo izana. Hala, historiako laugarren emakumea izan zen kategorian partidak zuzentzen, 2019-2020 denboraldia izan zen lehenbizikoa, bi emakume arbitro jardunean zituena. Urte horretan bertan eman zitzaion FIBAren lizentzia zuria, nazioarteko selekzioen partidak zuzendu ahal izateko.[10]

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kategoria Herrialdea Urtea[5]
Oinarrizko kategoriak Espainia 2004 - 2014
EBA eta LF2 liga Espainia 2014 - 2017
LEB eta LF1 liga Espainia 2017 - 2019
ACB liga Espainia 2019 - ...

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]