Yolanda Urarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yolanda Urarte

Bizitza
JaiotzaGasteiz1968ko ekainaren 7a (55 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jardueraknekazaria, taxi driver (en) Itzuli, politikaria eta albaitaria

Yolanda Urarte Alonso (Gasteiz, 1968ko ekainaren 7a) Trebiñuko nekazaria da, UAGA (Arabako Nekazarien Elkartea) laborantza sindikatuko lehen presidente emakumea eta Trebiñuko lehen landa lurraldeetako taxilaria.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yolanda Urarte Gasteizen jaio zen 1968an. 1991n Zaragozako Unibertsitatean lizentziatu zen albaitaritzan. 1992an Nekazaritza Garapen masterra ikasi zuen. Ezkontzean Argotera (Trebiñu) joan zen bizitzera eta nekazaritzan lanean hasi zen.[1] Haren senarrarekin, laborantzan aritzen da eta landa-turismo ete bat kudeatzen du. Bi seme ditu.[2]

Jardun profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992tik 1999ra Gasteizko Udalean egin zuen lan, Ekonomia Sustapena eta Enplegua Sailean, formatzaile lanpostuan, nekazaritzako elikagaien industrietako eskola batean. 1999an EHNE nekazaritza sindikatuan formatzaile moduan egin zuen lan eta 2001ean formazio koordinazio teknikari moduan aritu zen. Sei hilabetez EHNE-ren koordinatzaile orokorra izan zen, 2003ko urrian irten zen arte. 2006an landa ostatu bat ireki zuen eta landa taxi lizentziadun lehen emakumea bihurtu zen Trebiñun.[3][4]

Jardun sindikala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007aren hasieran UAGAren etorkizunaz hausnarketa eta plangintza estrategiko sortze prozesu batean parte hartu zuen. Proiektuan hiru hilabetez lan egin ondoren, UAGA-ren zuzendaritzarako hautagaitza osatu zuten. Estrategikoki erabaki zuten hiru emakume joango zirela zerrendan, Eva Lopez de Arroyabe, Nieves Quintana eta bera. Ez zituztela hautatuko uste zuten, baina hurrengo hauteskundeetako hautagaitzetan emakumeak agertzea normalizatuko zutela uste zuten. Hala eta guztiz ere, haien hautagaitzak eta haien talde proiektuak irabazi zuten. Urartek historia egin zuen UAGA-ren lehen emakume presidentea izanda, Arabako nekazari eta abeltzainen zerbitzura 30 urte baino gehiago zeraman erakunde sindikalean.[5] Haien taldearen lehentasunen artean zegoen landa-ingurunean emakumeen presentzia handiagotzea eta baita erabakiak hartzeko postuetan; landa eta hir mudneun arteko bizizkidetza; herrietarako garraio publikoaren zerbitzuen hobekuntza; tokian tokiko produktuen kontsumoa bultzatzea (Uagalur); eta eskoletako jangeletan tokian tokiko eta baserrietako produktuen kontsumoa bultzatzea.[6]

Jardun politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko martxoaren 8an Treiñuko Udalean zinegotzi bihurtu zen, zerrendako bigarrenaren dimisioaren ostean. Urarte hirugarrena zihoan Trebiñuko hautagaitza independentean.[7]

Sariak eta esker onak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zuzendari emakumeari emandako Arabako Profesional eta Empresari emakumeen Elkartearen 2018ko saria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «La mujer en el mundo rural» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-24).
  2. (Gaztelaniaz) Uriarte, Natalia González de. «Lo local marca tendencia» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-06-24).
  3. (Gaztelaniaz) «Agroturismo con agroproductos» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-24).
  4. Rejado, Jon. ««Pentsa daiteke patuak erabakita zuela ni landa eremuan aritzea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-24).
  5. (Gaztelaniaz) Gorospe, Pedro. (2012-03-26). «Álava deja de ser patatera» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-06-24).
  6. (Gaztelaniaz) «La UAGA impulsa la presencia femenina» El Correo 2009-03-20 (Noiz kontsultatua: 2019-06-24).
  7. (Gaztelaniaz) «Trebiño aprecia un cambio de aires en la Diputación de Burgos. Noticias de Alava» Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2019-06-24).