Edukira joan

Yum Kaax

Wikipedia, Entziklopedia askea

Yum Kaax, Paul Schellhas ikertzailaren arabera maia kodexetan "E jainkoa" bezala identifikatuta, artoaren jainkoa da ikertzaile askoren ustetan; Eric S. Thompsonentzat interpretazio hori okerra da, piztien eta oihanaren jainkoa izanik.[1] Artoa maia zibilizazioan ezinbesteko garrantzia zuen eta horrek jainko honen betebeharra justifikatu egiten du. Ideia hau azpimarratzeko esan dezakegu maien mundu ikuskeran gizona eta emakumea arto-oreatik sortu ziren. Yucatángo maien artean Itzamná eta Ixchelen semea bezala dago onartuta. Yucatánen Yum Kaax oihanaren zaindaria da. Emilio Abreu Gómezen arabera haren aurrean ezin da heriotza aipatu ere. Landetako eta uzten jauna da.[2]

Yum Kaaxen errepresentazioa gazte atsegin bat bezala izaten da, aurpegi ederrekoa, bizitza eta oparotasunaren adierazgarri. Haren eskuetan arto landare bat du eta burua arto buruxka itxura du.

Haro klasikoan Popol Vuhren Hunahpú anaia bikiarekin identifikatu zen (bi anaia Ixbalanqué eta Hunahpú ziren). Hunahpú hiltzerakoan Yum Kaax bezala berpiztu zen. Une hori lurretik sortzen identifikatzen zaio, artoaren piztea leiendaren arabera.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. *Thompson, J.E.S., Ethnology of the Mayas of southern and central British Honduras. Chicago, 1930.
  2. Los dioses mayas, 54.or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]