Yun Shouping

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yun Shouping
惲格.jpg
Bizitza
JaiotzaWujin District (en) Itzuli, 1633
HerrialdeaQing dinastia
Ming dinastia
Heriotza1690 (56/57 urte)
Familia
AitaYun Richu
AmaYun Zhu
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, poeta eta kaligrafoa
Lantokia(k)Txina (eskualdea)
KidetzaSix Masters of the early Qing period (en) Itzuli
Peoniak

Yun Shouping (恽寿平) edo Nantian (Wujin, Jiangsu, 1633 - 1690) txinatar margolaria izan zen. Qing garaiko sei maisu handien taldeko paisaiagilea, lore-margoengatik ezaguna, batez ere. Bere garaiko pintoreek bezala, Yunek garaiko artistak kopiatu zituen, Wang Gongwang bereziki. Hala ere, kopia zehatzak egitea baino antzinako maisuen izpiritua islatzea zuen helburua. Neurri txikiko marrazkiak zituen gustukoen, haizemaileak eta albumetako orriak, adibidez; hala ere, neurri handiko lanak ere egin zituen. Lan handiak koloretsuak eta biziak dira oso, eta neurri txikikoak, berriz, kolore-bakarrak, eta kolore arinekoak. Oro har, lerro arinak eta pintzelkada finak dira haren lanen ezaugarriak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]