Yuri Plisetsky

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yuri Plisetsky
Informazioa
Izena ユーリ・プリセツキー, Yūri Purisetsukī

Юрий Плисецкий, Yuriy Plisetskiy

Ezizena Errusiar Maitagarria

Punk Errusiarra

Yurio

Yuri-chan

Koneko-chan

Yuratchka

Errusiako Izotzesko Tigrea

Generoa Gizoneskoa
Urtebetetzea Martxoak 1
Herrialdea Errusia
Adina 15 urte
Altuera 1'63 cm
Pisua 51 kg
Odola B
Estatus
Okupazioa Irristatzailea
Entrenatzailea Yakov Feltsman

Lilia Baranovskaya

Familia Nikolai Plisetsky (Aitona)
Lehen Agerraldia
Anime 01 kapituluan
Manga N/0
Bikoizketa
Japonieraz Kouki Uchiyama

Shiho Kokido (Txikitan)

Ingeleraz Micah Solusod

Yuri Plisetsky (Юрий Плисецкий, Yuriy Plisetskiy/ユーリ・プリセツキー, Yūri Purisetsukī) 15 urteko irristaketaria da (irristaketa artistikoa praktikatzen du) eta "Yuri!!! on Ice" animeko pertsonaia nagusietako bat da. Japoniako animean sartutako bigarren errusiar pertsonaia izan da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yurik hiru aldiz jarraian irabazi ditu gazteen irristaketa olinpiadak.

Yuri bere aitonarekin (Nikolai Plisetsky) hasi egin zen, Moskun, Errusian. Aitonarekin harreman oso ona dauka. Anime hauetan beti agertzen da Yuri aitonarekin. Gurasoekin zer gertatu ote zen, misterioa da.

Yuriren ama ikuskizun mundutik erretiraturiko idolo ohia izan zen. Yuri gaztetatik hasi zen irristatzen, eta Yuri aurkitua izan ostean, San Petersburgora mugitu zen Moskutik, bertan, San Petersburgon Yakov izeneko entrenatzaile batek entrenatzeko. Yuri errusiar irristalari belaunaldi berriaren parte da eta Junior zirkuitua gainditu zuen bere senior debutera pasatu baino lehen. Junior kategoriaren irabazlea izan da bi aldiz jarraian eta Grand Prix Junior finalarena ere bai.

Yuri talentu itzela, sinestezina, dauka eta askok irristaketa artistikoko munduan gorantz doan izarra bezala deskribatzen dute. Oso gaztea izan arren, bera baino nagusiagoak diren pertsonekin lehian dago.

Junior lehiaketa irabazi zuen Grand Prixean zehar, Yuuri Katsuki, animeko pertsonaia nagusia, seigarren postuan bukatu zuen urte berdinean eta Japoniara bidaiatu zuen Victorri, beste pertsonaia garrantzitsu bati, bere senior debuteko koreografia egitearen promesa birgogoratzeko.

Itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yuri ile hori luzea dauka eta begi berde-urdinak. Batezbestekoa baino baxuagoa da eta gorpu argala du. Arrazoi horiengatik Errusiar Maitagarri ezizena jartzen diote.

Beroketarako uniforme giza, kirol-jertse beltz bat dauka, praka beltzak baita ere, kirol zapatak eta beisboleko jertse bat bularrean ‘’Russia’’ hitzarekin.

Bere irristailuak xafla berezi batzuk dituzte jauziak errazago egiteko.

Beroketarako uniformea eramaten ez duenean, Yuriri animali estanpatuak dituen arropa eramatea asko gustatzen saio. Zapata beltz eta gorriak eraman ohi ditu animalia estanpatuekin.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]