ZZ Ceti izar aldakor

Wikipedia(e)tik
ZZ Ceti izar aldagarri» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

ZZ Ceti izar aldagarriak izar aldakor mota bat dira, hala deituak ZZ Ceti izarragatik, Cetus konstelazioan dagoena.

ZZ Ceti motako izarrak pultsazio ez erradialak dituzten nano zuriak dira, 30 segundo eta 25 minutu arteko epeetan distira aldaketak izaten dituztenak, eta 0,001 eta 0,2 magnitude arteko hedapenak. Nano zuri mota hauek hidrogenoa nagusi den atmosfera bat eta 11.100 eta 12.500 gradu kelvin arteko tenperatura efektiboa dute. Arrazoi honegatik, ZZ Ceti izarrak DAV izarrak ere deituak dira, bere espektro mota DA baita, eta bere espektroak hidrogenozko xurgatze lerroak baino ez ditu erakusten. HL Tau 76, aurkitu zen lehen nano zuri aldagarria, mota honetakoa da.


Astronomia Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.