ZZ Ceti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ross 548
Behaketa data
Garaia J2000.0      Ekinokzioa J2000.0 (ICRS)
Konstelazioa Cetus
Igoera zuzena 01h 36m 13.60s[1]
Deklinazioa -11° 20′ 32.2″[1]
Ageriko magnitudea (V) 14.1[1]
Ezaugarriak
Mota espektrala DAV4[2]
U−B kolore indizea -0.5[2]
B−V kolore indizea 0.2[2]
Aldakor mota DAV (ZZ Ceti)[2]
Astrometria
Berezko mugimendua (μ) IZ: 454[1] mas/u
Dec.: -120[1] mas/u
Paralajea (π) 13 ± 2[3] mas
Distantzia approx. 250 au
(approx. 80 pc)
Beste izendapenak
ZZ Ceti, ZZ Cet, EGGR 10, G 271-106, G 272-52, LTT 873, NLTT 5358, WD 0133-116

ZZ Ceti, Ross 548 edo WD 0133-116 bezala ere ezagutua, Cetus konstelazioko nano zuri bat da, gure Eguzki-sistematik 103 argi-urteko distantziara dagoena.

ZZ Ceti nano zuri oszilatzaile bat da, DAV4 espektro motakoa, bere izena, ZZ Ceti izar aldakorrak, daramaten izar aldagarrien eredua. Izar hauetan aldaketak pultsazio ez erradialen ondorio dira, ohi 100 eta 1200 segundoko pultsazio periodoekin. ZZ Cetiren aldagarritasuna 1970ean deskubritu zuten B. M. Laskerrek eta J. E. Hesserrek. HL Tau 76 eta G 44-32rekin batera, garai hartan ezagutzen ziren nano zuri aldagarri bakarrak ziren.

ZZ Cetiren pultsazio espektroan nagusi den energia 213 eta 274 segundoko bi bikotetan dago, 0,5 segundoko tartekatze batekin, beheko taulan ikus daitekeen bezala.

Periodoa (segundoak) Hedapena (gutxienezkoa)*
213,1326… 6,7
212,7684… 4,1
274,2508… 4,1
274,7745… 2,9

Periodo nagusiko 213,13 segundoko aldaketa denboran hain txikia da, ZZ Ceti erloju optiko ezagunik egonkorrenetakoa dela, erloju atomikoen parekoa eta pulsar gehienak baino egonkorragoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Improved Astrometry and Photometry for the Luyten Catalog. II. Faint Stars and the Revised Catalog, Samir Salim and Andrew Gould, Astrophysical Journal 582, #2 (January 2003), pp. 1011–1031; CDS ID J/ApJ/582/1011.
  2. a b c d A Catalog of Spectroscopically Identified White Dwarfs, George P. McCook and Edward M. Sion, Astrophysical Journal Supplement 121, #1 (March 1999), pp. 1–130. CDS ID III/210.
  3. Table 1, Summary of U.S. Naval Observatory parallaxes, R. S. Harrington and C. C. Dahn, Astronomical Journal 85 (April 1980), pp. 454–465.

Koordenatuak: Zeruko mapa 01h 36m 13.60s, −11° 20′ 32.2″