Edukira joan

Zaindu maite duzun hori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaindu maite duzun hori
Ruper Ordorikaren musika-lana
Egilea(k)Ruper Ordorika
Argitaratze-data2003
IzenburuaZaindu maite duzun hori
Ezaugarriak
Genero artistikoarock
Hizkuntzaeuskara
Deskribapena
Honen parte daKantuok jartzen ditut (albuma)
HitzakRuper Ordorika
Bestelako lanak
MusikagileaRuper Ordorika

Zaindu maite duzun hori Ruper Ordorika abeslari oñatiarraren rock abestia da. "Kantuok jartzen ditut" diskoaren barneko laugarren abestia da. Kantua Euskaldunon Egunkaria itxi ondorengoan idatzia da, eta egileak inpotentzia hori adierazi nahi izan zuen kantuan.[1]

Erabilpenagatik polemika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko abenduan, polemika parea izan ziren abestiaren inguruan. Batetik, Patxi Lopez lehendakariak kargua utzi baino lehenxeago bere blogean argitaratu zuen kantua, bideoa eta hitzak partekatuz. Kritika jaso zuen kantuak duen mezua alde batera utzi zuelako; izan ere, Lopezen gobernuak oso hotz jokatu zuen Egunkaria auzian kaltetutakoekin.[2][3]

Egun batzuk geroago, ETB1eko gabonetako abestien ohiko programan (ospetsuek kantu ezagunak abesten dituztenekoa) Eusko Legebiltzarreko hainbat taldetako legebiltzarkideek kantatu zuten abestia, baita Egunkariaren itxiera txalotu zuten PPkoek ere, eta horrek ere kritikak eragin zituen. Ruper Ordorikak ere aukera desegokitzat jo zuen, eta berak sorpresa desatsegina jaso zuela adierazi zuen, ez baitzuen jakin aldez aurretik[4].

Eratorritako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an Trifulca Posse proiektu musikalak mix bat argitaratu zuen Raper Ordorika izenburua emanda, kantuaren mix bat eginez Rapper's delight raparen hastapenetako doinu arketipikoarekin eta Billy Prestonen With you I'm born again-ekin[5][6].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Berria 2003 - Ruper Ordorika» www.ruperordorika.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  2. «Ruper Ordorika: “Inork ez dit baimenik eskatu ‘Zaindu maite duzun hori’ erabiltzeko”» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  3. Egunkaria aurrera » Gorroto duzun hori. (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  4. «Ruper Ordorika: “Inork ez dit baimenik eskatu ‘Zaindu maite duzun hori’ erabiltzeko”» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
  5. «Raper Ordorika: Zaindu maite duzun hori 'remix' • ZUZEU» ZUZEU 2012-12-20 (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
  6. (Ingelesez) «RAPER ORDORIKA, by Trifulca Posse» trifulca posse (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]