Eusko Legebiltzarra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eusko Legebiltzarra
Parlamento Vasco
XI. legegintzaldia
Coat of Arms of the Basque Country.svg
Mota
Mota Erkidegoko ganbera
Zuzendaritza
Mahaiburua Bakartxo Tejeria (EAJ)
2012. urtetik
1. mahaiburu-ordea Eva Blanco (EH Bildu)
2016. urtetik
2. mahaiburu-ordea Txarli Prieto (PSE-EE)
2016. urtetik
Osaketa
Kideak 75
Basque Parliament election, 2016 results.svg

Alderdi politikoak
     Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ): 28 eserleku      Euskal Herria Bildu (EH Bildu): 18 eserleku      Elkarrekin Podemos: 11 eserleku      Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra (PSE-EE): 9 eserleku      Euskadiko Alderdi Popularra (PP): 9 eserleku
Hauteskundeak
Bozketa sistema 25 eserlekuko 3 barruti, D'Hondt metodoa erabiliz
Azken hauteskundeak 2016
Batzarlekua
Parlamento Vasco.jpg
Eusko Legebiltzarraren eraikina
Becerro de Bengoa kalea, Florida parkea,
 Gasteiz (Araba)
Webgunea
www.legebiltzarra.eus

Eusko Legebiltzarra Euskadiko legeak eratzen eta eztabaidatzen dituen erakundea da. Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleak ordezkatzen ditu, eta gaur egun 75 eserleku ditu: 25 eserleku, autonomia erkidegoa osatzen duen herrialde bakoitzeko (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa). Lau urtean behin, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek sufragio unibertsalaren bitartez hautatzen dituzte 75 legebiltzarkide horiek.

2016ko urriaren 21ean bere XI. legegintzaldiari ekin zion.

Egoitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Eusko Legebiltzarraren eraikina»

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Arabako hiriburu Gasteizen du egoitza, hain zuzen ere Lovaina auzoko Florida parkean dagoen Eusko Legebiltzarraren eraikinean (antzinako Ramiro Maeztu institutua).

XI. legealdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak» eta «Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak XI. legealdian»
Legebiltzarreko mahaia
Coat of Arms of the Basque Country.svg Eusko Legebiltzarraren osaketa
2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak geroztik
Alderdia Eserlekuak
EAJ
  
28
EH Bildu
  
18
Elkarrekin Podemos
  
11
PSE-EE
  
9
PP
  
9
Guztira 75 eserleku.
Bozeramaileak
Eusko Legebiltzarraren osaketa 2012ko hauteskundeak geroztik
Izena Alderdiak Bozeramailea
Euzko Abertzaleak (NV LT) EAJ Joseba Egibar
Euskal Herria Bildu (EHBILDU LT) EH Bildu Maddalen Iriarte
Elkarrekin Podemos (EP LT) Elkarrekin Podemos Lander Martínez
Euskal Sozialistak (SV LT) PSE-EE Txarli Prieto
Euskal Popularrak (PV LT) PP Borja Sémper

Batzordeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legebiltzarrean orain dauden batzordeak:

  • Erakundeak
  • Justizia eta Segurtasuna
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehikortasuna
  • Ingurumena eta Lurralde Politika
  • Hezkuntza
  • Bateraezintasunak
  • Enplegua, Gizarte Politikak eta Etxebizitza
  • Giza Eskubideak, Berdintasuna eta Herritarren Partehartzea
  • EiTBren Kontrola
  • Europar Arloak eta Kanpo Ekintza
  • Osasuna eta Kontsumoa
  • Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirola
  • Ogasuna eta Aurrekontuak
  • Araudia eta Gobernua
  • Legebiltzarkidearen Estatutua

Legebiltzarkideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Legebiltzarrerako
hauteskundeak

1980 | 1984 | 1986 | 1990
1994 | 1998 | 2001 | 2005
2009 | 2012 | 2016

Nuvola apps kappfinder.png Zerrenda: Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideen zerrenda


Eusko Legebiltzarrak 75 legebiltzarkide ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko bakoitzak 25 aukeratzen ditu.

Mahaiburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Eusko Legebiltzarreko mahaiburu»

Eusko Legebiltzarra mahaiburu edo lehendakari batek ordezkatzen eta zuzentzen du. Gaur egun Bakartxo Tejeria jeltzalea da mahaiburua.

Eusko Legebiltzarraren ikuspegi orokorra.
Legegintzaldia Lehendakaria Alderdia
I. (1980-1984) Juan Jose Pujana Arza EAJ
II. (1984-1986) Juan Jose Pujana Arza EAJ
III. (1986-1990) Jesus Egiguren Imaz PSE
IV. (1990-1994) Joseba Andoni Leizaola Azpiazu EAJ
V. (1994-1998) Joseba Andoni Leizaola Azpiazu EAJ
VI. (1998-2001) Juan Maria Atutxa Mandiola EAJ
VII. (2001-2005) Juan Maria Atutxa Mandiola EAJ
VIII. (2005-2009) Izaskun Bilbao Barandika EAJ
IX. (2009-2012) Arantza Quiroga Cia PP
X. (2012-2016) Bakartxo Tejeria Otermin EAJ
XI. (2016-) Bakartxo Tejeria Otermin EAJ

Aurreko emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XI. legegintzaldia (2016-2020)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak»

X. legegintzaldia (2012-2016)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • EAJ: 27 legebiltzarkide
  • EH Bildu: 21 legebiltzarkide
  • PSE-EE: 16 legebiltzarkide
  • PP: 10 legebiltzarkide
  • UPyD: 1 legebiltzarkide
Sakontzeko, irakurri: «2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak»

IX. legegintzaldia (2009-2012)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • EAJ: 30 legebiltzarkide
  • PSE-EE: 25 legebiltzarkide
  • PP: 13 legebiltzarkide
  • Aralar: 4 legebiltzarkide
  • EA: 1 legebiltzarkide
  • Ezker Anitza: 1 legebiltzarkide
  • UPyD: 1 legebiltzarkide
Sakontzeko, irakurri: «2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak»

VIII. legegintzaldia (2005-2009)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • EAJ-EA: 29 legebiltzarkide (berez 22 EAJrentzat eta 7 EArentzat)
  • PSE-EE: 18 legebiltzarkide
  • PP: 15 legebiltzarkide
  • EHAK: 9 legebiltzarkide
  • EB: 3 legebiltzarkide
  • Aralar: 1 legebiltzarkide
Sakontzeko, irakurri: «2005eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak»

VII. legegintzaldia (2001-2005)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • EAJ-EA: 33 legebiltzarkide (berez 26 EAJrentzat eta 7 EArentzat)
  • PP: 19 legebiltzarkide
  • PSE-EE: 13 legebiltzarkide
  • EH: 7 legebiltzarkide
  • EB: 3 legebiltzarkide
Sakontzeko, irakurri: «2001eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak»

VI. legegintzaldia (1998-2001)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • EAJ: 21 legebiltzarkide
  • PP: 16 legebiltzarkide
  • EH: 14 legebiltzarkide
  • PSE-EE: 14 legebiltzarkide
  • EA: 6 legebiltzarkide
  • EB: 2 legebiltzarkide
  • UA: 2 legebiltzarkide
Sakontzeko, irakurri: «1998ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak»

V. legegintzaldia (1994-1998)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • EAJ: 22 legebiltzarkide
  • PSE-EE: 12 legebiltzarkide
  • HB: 11 legebiltzarkide
  • PP: 11 legebiltzarkide
  • EA: 8 legebiltzarkide
  • EB: 6 legebiltzarkide
  • UA: 5 legebiltzarkide
Sakontzeko, irakurri: «1994ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak»

IV. legegintzaldia (1990-1994)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • EAJ: 22 legebiltzarkide
  • PSE: 16 legebiltzarkide
  • HB: 13 legebiltzarkide
  • EA: 9 legebiltzarkide
  • PP: 6 legebiltzarkide
  • EE: 6 legebiltzarkide
  • UA: 3 legebiltzarkide
Sakontzeko, irakurri: «1990eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak»

III. legegintzaldia (1986-1990)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • PSE: 19 legebiltzarkide
  • EAJ: 17 legebiltzarkide
  • HB: 13 legebiltzarkide
  • EA: 13 legebiltzarkide
  • EE: 9 legebiltzarkide
  • PP: 2 legebiltzarkide
  • CDS: 2 legebiltzarkide
Sakontzeko, irakurri: «1986ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak»

II. legegintzaldia (1984-1986)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • EAJ: 32 legebiltzarkide
  • PSE: 19 legebiltzarkide
  • HB: 11 legebiltzarkide
  • AP: 7 legebiltzarkide
  • EE: 6 legebiltzarkide
Sakontzeko, irakurri: «1984ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak»

I. legegintzaldia (1980-1984)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • EAJ: 25 legebiltzarkide
  • HB: 11 legebiltzarkide
  • PSE: 9 legebiltzarkide
  • EE: 6 legebiltzarkide
  • UCD: 6 legebiltzarkide
  • AP: 2 legebiltzarkide
  • EPK: 1 legebiltzarkide
Sakontzeko, irakurri: «1980ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak»

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eusko Legebiltzarra Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz