Zangozako herri matxinada (1513)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zangozako herri matxinada
Motamatxinada
Honen parte daNafarroako konkista
Data1513ko ekainaren 1a
KokalekuZangoza
HerrialdeaNafarroa Garaia

Zangozako herri matxinada Gaztelako okupazioaren aurka sortu zen 1513an. Hasieran arrakasta izan bazuen, gaztelarrek laster berreskuratu zuten herriaren kontrola.

Gertakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelak Nafarroa inbaditu zuenetik, Zangoza hiriak okupazio larri eta deserosoa jasan behar izan zuen, goarnizioak ezarri baitziren gazteluan, Errege Jauregian eta eliza eta etxe nagusi batzuetan. Goarnizioak biztanleria zibilaren aurkako abusuak eta erasoak ugariak izan ziren, baita gazteen mobilizazioak eta bahiketa ere, hainbat lekutan zerbitzatzeko.

1513ko ekainaren 1an, Zangozan herri matxinada piztu zen Gaztelako inbasoreen aurka, soldadu batzuek herritar bat jipoitu ostean. Soldaduen eta Zangozako herritarren arteko harremana oso txarra zen, gaztelarrek gazte zangotzarrak beren zerbitzura jartzeko bahitzen baitzituzten. Jipoiak tarteko, zangozarrak, suminduta, kalera atera ziren soldaduei aurre egitera. Gaztelar okupatzaileek alde egin behar izan zuten. Istiluetan bi zangozar eta bi soldadu hil ziren. Aste batzuen buruan tropa gaztelarrak indarrez sartu ziren berriro.

Mendekuak aste batzuk beharko zituen iristeko. 1513ko ekainaren 24an, Comaresko markesaren tropak gauez iritsi ziren hirira eta bertako kaleak okupatu zituzten. Ondoren, soldaduek etxeetako ateak bortxatu eta matxinadako buruak atxilotu zituzten, gazteluko ziegetan giltzapetzeko. Beste hogei bat bizilagun erbesteratuak izan ziren.[1] Ondorengo zangotzarrek ihes egin zuten herritik ikerketak hasi aurretik: Martín Gónzalez, Juan de Anués, Martín de Mendívil, Juan de Ardanaz, Juan de Sarasa, Martín Echalarte eta Juan de Olloki.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]