Zapore (fisika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zapore (partikulen fisika)» orritik birbideratua)

Partikulen fisikako eredu estandarraren arabera zapore sei quarketako bakoitza ezberdintzen duen ezaugarriari deritzo: u (up, goia), d (down, behea), s (strange, bitxia), c (charm, sorgindua), t (top, tontorra) eta b (bottom, hondoa).

Egungo terminologian quarkak sei zaporetan agertzen direla esaten da, horietako bakoitzak hiru koloretako bat duelarik. Honela, quarkak orotara 18 izango lirateke.

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaporea euren elkarreragin nuklear ahularekin lotutako funtsezko partikulen zenbaki kuantiko bat da. Eredu elektroahulean simetria hau irudizkoa da eta zapore aldaketa prozesuak existitzen dira. Beste batetik, kromodinamika kuantikoan zaporea simetria global bat da.

Elkarreragin berberak dituzten bi partikula edo gehiago izanez gero, elkartrukatu egin daitezke euren propietate fisikoak kaltetu gabe. Bi partikula hauen edozein konbinaketa linealek (konplexua) propietate fisiko berberak ditu euren arteko ortogonaltasuna edo elkarzutasuna mantentzen den bitartean. Beste hitz batzuetan, teoriak bezalako simetria transformazioak ditu, non eta bi eremu diren eta determinatzaile bateragarri bat duen matriz bateragarri bat den.

Simetria hau globala da elkarreragin nuklear indartsuarentzako eta irudizkoa (gauged) elkarreragin nuklear ahularentzako.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]