Gorantz quark

Wikipedia, Entziklopedia askea
Goi quark» orritik birbideratua)
Gorantz quark
Elkarreraginakelkarreragin nuklear indartsu, elkarrekintza elektromagnetiko, elkarrekintza nuklear ahul eta grabitazio
Antipartikulaup antiquark (en) Itzuli
Aurkitua 
Masa inbariantea2,16 MeV/c²
Karga elektrikoa0,66666666666667 e

Gorantz quarka (edo u quarka ingelesezko up quarketik) quarken lehen belaunaldiko funtsezko partikula bat da. Funtsezko kargaren +⅔go karga elektrikoa du, eta ½ko espina, ondorioz fermioi bat delarik eta Pauliren bazterketa printzipioa betetzen duelarik. Beherantz quarka eta elektroiekin batera ikus dezakegun eta eginak gauden materia guztia eratzen du, partikula hauek egonkorrak baitira eta ez baitira gehiago erortzen.

Quark guztiek bezala goi quarkak kolore karga du eta elkarreragin nuklear indartsua sentitzen du gluoiak igorri eta xurgatuz. Goi quarkek karga gorri, berde edo urdina dute eta dagozkien antiquarkek karga antigorri, antiberde edo antiurdina. Elkarreragin hau sentitzean partikula hau ez da isolatuta ikusten, baizik eta beste quark bat edo birekin hadroiak eratuz. Eratzen diren hadroien masaren gehiena kolore eremuaren energiatik dator (Einsteinen ekuazio ospetsuak dioen bezala energia eta masa gauza bera dira) eta ez quarketatik beraietatik.

Gorantz eta beherantz quarken existentzia Murray Gell-Mannek eta George Zweigek 1964an iragarri zuten, quark eredua garatu zutenean, eta goi quarken lehen ebidentzia SLACean 1967an eginiko esperimentuetan lortu zen.

Goi quarkak dituzten hadroiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mesoiak
    • Pioi kargatuek (π±) goi quark edo antiquark bat dute eta pioi neutroak (π0) bien konbinaketa lineal bat.
    • Kaoi kargatuek (K±) goi quark edo antiquark bat dute
    • Eta (η) eta eta prima (η') partikulak goi quarkak eta euren antiquarkak dituzten konbinaketa linealak dira.
    • Rho mesoiek±)kargatutako pioien konposaketa bera dute, baina konposatutako partikulak 1 espina du eta ez 0.
    • D mesoi neutroak (D0) eta B mesoi kargatuek (B±) ere goi quark eta antiquarkak dituzte.
  • Barioiak
    • Protoia (p) bi goi quark eta behe quark batez osatua dago, eta neutroia (n), bi behe quarkez eta goi quark batez.
    • Delta barioi neutroek (Δ0), positiboek (Δ+) eta bikoizki positiboek (Δ++) bat, bi eta hiru goi quark dituzte hurrenez hurren.
    • Lambda partikula neutroak (Λ0) goi quark bat du. Lambda positibo sorgindu partikulak (Λ+c) beste horrenbeste.
    • Sigma partikula neutroak (Σ0) eta positiboak (Σ+) bat eta bi goi quark dituzte hurrenez hurren.
    • Xi partikula neutroak (Ξ0) eta xi positibo sorginduak (Ξ+c) goi quark bana dute.
    • Aurreko barioien antipartikulek goi antiquarkak dituzte.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]