Quark bitxi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Quark bitxi
Strange quark.svg
Elkarreraginakelkarrekintza elektromagnetiko, Elkarrekintza nuklear ahul, elkarreragin nuklear indartsu eta grabitazio
Antipartikulastrange antiquark (en) Itzuli
Aurkitua 
Masa inbariantea93 MeV/c²
Karga elektrikoa−0,33333333333333 e

Quark bitxia (s quarka bezala ere ezagutua ingelesez duen strange quark izenagatik) quarken bigarren belaunaldiko funtsezko partikula bat da. Funtsezko kargaren −⅓eko karga elektrikoa eta ½ko espina du. Quark bitxiak fermioiak dira eta Pauliren bazterketa printzipioa betetzen dute. Gainontzeko quarkek bezala kolore karga du eta antiquark bitxiak antikoloreko karga du. Elkarreragin nuklear indartsua sentitzen dute.

Murray Gell-Mannek proposatu zuen gutxi gora-behera 1964 arte behatutako hadroi mota ugariak azaltzeko, soilik goi quark eta behe quarken konbinaketekin existitzerik ez zutenak izango. Jatorrian goi eta behe quarkekin batera proposatu izan zen, eta ingelesezko bere sigla den s hizkia ziuraski "sideways" (albotik) hitzetik letorke, goi eta behe hitzen kontraposizioz. Beranduago quark bitxi izena hartuko zuen, garai hartan partikula bitxi bezala ezagutzen zirenen zati baitzen, bitxiki, uste zena baino batez besteko bizitza luzeagoa zutenak.

Quark bitxiak batez besteko bizitza laburra izan behar du, bigarren belaunaldiko leptoiek bezala. Ebidentzia bakarra berehala desintegratzen diren hadroiak eratzen dituela da, baina quarkaren beraren batez besteko bizitza neurtzea oso zaila da, konfinatua baitago.

Quark honek, eratzen dituen hadroiei "bitxitasun deritzon zenbaki kuantiko bat ematen die, eratzen duten quark bitxien kopurua ken antiquark bitxien kopurua bezala definitzen dena. Bitxitasunaren kontzeptua quarkaren kontzeptua baino lehenago definitu zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]