Zarauzko merkatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zarauzko merkatua
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra (Zarautz)
Mercat de Zarautz DSCN2160.jpg
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZarautz
Koordenatuak43°17′08″N 2°10′30″W / 43.28552°N 2.17492°W / 43.28552; -2.1749243°17′08″N 2°10′30″W / 43.28552°N 2.17492°W / 43.28552; -2.17492
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1903
Berrikuntza 2009
Ondarea
EJren ondarea35

Zarauzko merkatua Zarautzen 1903an eraikitako azoka-eraikina da. Bertan biltzen dira inguruetako baserrietako produktuak, baita espezializatutako dendak ere. Bi solairuko eraikina, goiko aldea kultura ekimenetarako erabiltzen da. Ramon Kortazar arkitektoak diseinatu zuen, Zarauzko zabalgunearen proiektuaren baitan[1][2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zarautz hiri zaharraren espantsioa XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran eman zen. Ramon Kortazar Foru Aldundiko arkitektoak[3] Zarautz eraberritzeko proiektu handi bat sortu zuen. Zarauzko eraikinetako batzuk garai eta egile honenak dira. 1903an Kale Nagusia eta Zigordia kalearen artean geratzen zen barne patio batean eraiki zen azoka, egitura neoklasikoarekin[4]. Azoka Portu jauregiaren ondoan dago, Zarauzko udaletxearen eraikin nagusia dena.

Hasiera batean goiko pisuan arrandegiak zeuden eta behean harategiak eta baserritarrak. Hainbeste ziren baserrietatik zetozenak salmentan, astoak gordetzeko astotegi bat eraiki zuela udalak.[1]

2007an itxi zen, konponketa eta egokitzapen lanak egiteko eta 2009an berriro ireki zen gaur egungo itxurarekin: beheko aldean daude denda espezializatuak eta baserritarrak, dagoeneko soberakinak baino hautatutako produktua saltzen dutenak eta goian ekimen kulturaletarako lekua egoteaz gain erraldoiak ere gordetzen dira.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinplano angeluzuzenekoa da pabiloia, eta barruan bi solairu ditu. Isuri biko estalkia dauka, erdigunean argizulo handi bat duela. Hormak manposteriaz eginda daude eta zorua laua da, zementuzkoa. Berez merkatua denean sartzeko, gune lauangeluar bat dago. Hiru ate dauzka barrura sartzeko, erdikoa zirkuluerdikoa eta albokoak ateburuarekin[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «El mercado de Zarautz, punto de encuentro de productos de tierra y mar» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-02).
  2. «Mercado de Zarautz - Zarautz Turismo» www.turismozarautz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-02).
  3. «Cortazar Urruzola, Ramon - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-02).
  4. «Zarautz Histórica ~ Mercado [Mercado | Zarautz Gipuzkoa Guipuzcoa País Vasco»] www.gurezarautz.net (Noiz kontsultatua: 2019-09-02).
  5. «Ondare industriala - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]