Ramon Kortazar
Ramon Kortazar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1867 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1945 (77/78 urte) |
Familia | |
Aita | Antonio Kortazar |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Ramon Kortazar Urruzola (Donostia, 1867 - ib., 1945eko abenduaren 12a) arkitekto gipuzkoarra izan zen, Antonio Kortazar arkitektoaren semea eta batez ere estilo eklektikoa erabili zuena.
Aitzindaria izan zen Donostian eraikuntzan hormigoi armatua erabiltzen, eta hainbat eraikin proiektatu zituen bertan. Gipuzkoan zehar ere proiektu asko garatu zituen, hala nola Urolako trenbidearen geltokiak edo Zizurkilgo Fraisoro Etxea. 1929an, bere ibilbideagatik, euskal probintzietako arkitekto guztien artean hautatu zuten Sevillako Erakusketa Iberoamerikarrean euskal pabiloia diseinatzeko.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostian jaio zen, eta aita Antonio Kortazar zuen, Donostiako harresiak eraisteaz eta haren zabalguneaz arduratu zen udal-arkitektoa.
Arkitektura ikasketak Madrilen hasi zituen eta 1891an lizentziatu zen[1]. Gipuzkoako Foru Aldundiko probintzia-arkitekto kargua bete zuen, lehenago bere aitak izan zuena.
Gipuzkoako Aurrezki Kutxako arkitektoa izan zen eta Pasaia, Errenteria, Zarautz eta Eibarko udalen aholkularia. Aitzindaria izan zen hormigoi armatuaren erabileran Donostian, eta baita ere eraikuntza-zerbitzuetan: lehen igogailuak, linea elektrikoak eta berokuntza-sareak instalatu zituen eraikinetan.
Maiz bidaiatu zuen Europan zehar, eta bere garaiko arkitekturari buruzko Frantziako, Alemaniako eta Italiako argitalpen nagusien berri izan zuen.
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ramon Kortazarrek mende aldaketaren joera modernistei buruzko ezagutza erakutsi zuen, bai fatxaden konposizioari dagokionez, bai erabilitako materialei dagokienez. 1900koa da Banco Guipuzcoanoren egoitza (Donostia), etxadiko lehen eraikina, eta egitura-sistema berritzaileekin —profil metalikoak eta hormigoi armatua— eta aurrekaririk gabeko instalazioekin —igogailuak, berogailua eta ur beroa— proiektatu zen, eta hori guztia zentzu adierazkor handiarekin.
Ugaritasun horren kontrapuntu dira San Jose haurren asiloaren eraikina, 1901ekoa, edo Fraisoro Etxea (Zizurkil), 1904koa. Kortazarren beste arkitektura-adierazpen batzuk ere egin zituen, Frantziako gustuarekin eta xehetasunen fintzearekin askoz lotuagoak, Bainuen Errege Etxola eta Perla bainuetxea (1910 eta 1911), Frantziako pasealekuko eraikinak (Donostia) edo Urolako trenbideko geltokiak esaterako.
Eraikin nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Banco Guipuzcoano egoitza
- Eibarko udaletxea (1899)
- Perla bainuetxea (1911)
- Errege-erreginen bainuetxea (1912)
- Miramar zinema (1913) eraitsia
- Arte Ederrak antzokia (1915)
- Principe antzokia (1922)
- Hispano Americano hotela (1922) eraitsia
- Azkoitiko geltokia (1924)
- Zumaiako geltokia (1926)
- Zestoako geltokia (1924)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ramon Kortazar. (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).