Edukira joan

Zarracatin etxea

Koordenatuak: 43°20′10″N 3°00′26″W / 43.336225°N 3.007203°W / 43.336225; -3.007203
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zarracatin etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Getxoko eremu berezia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGetxo
Koordenatuak43°20′10″N 3°00′26″W / 43.336225°N 3.007203°W / 43.336225; -3.007203
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XX. mendea
Ondarea
EJren ondarea223

  Zarracatin Etxea Getxo udalerriko, Neguriko lorategi-eremuan, La avanzada Etorbidearen ertzean kokatzen da. Gaur egun Belauste erresidentzia izenez ezagutzen dugu.

Lau aldeak agerian dituen eraikina da, eta hiru bolumen bereizten dira teila lauko teilatuekin, aldapa handiko isuriekin. Ezker alboko gorputzeko teilatuak hiru isuri ditu hormapikoan eta miru buztanean; erdiko gorputzak, dorre zilindrikoak, kono-itxurako teilatua du eta eskuin albokoak lau isuri ditu. Azken gorputz horretan dago sarrera, eta gainean teilatutxo eten bat du bolekin eta armarriarekin dekoraturik.

Bao dinteldunak nagusi dira, batzuk zurez inguraturik daude eta beste batzuk silarrizko xaflekin, giltzarria nabarmenduz. Baten bat ajimez-itxurakoa da edo arku triangeluarrari imitatzen dio. Silarrizko zokaloa sarreraraino heltzen da eta hura inguratzen du. Gainerakoa entokadurak eta itxurazko zurezko bilbadurak hartzen dute erretikulua osatzeko, eta azken horiek gorriz pintatuta ageri dira.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]