Kastitate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zelibato» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sokrates Altzibiades gaztea kastu izatera bultzatzen: kastitatea ezagutzarako bertutea da filosofia zenbaitetan.

Kastitatea gizarte edo talde bateko moralarekin bat datorren sexu-jokabidea da, erlijioak ezarritako dogman, filosofia arrazoietan edo kultura bateko ohituretan oinarritua. Kastitatea atxikitzen duen pertsonari kastu deritzo. Kastitateak sexu-harreman mota guztien etena, sexu-abstinentzia alegia, sexu-praktika jakin batzuk soilik alde batera uztea edota sexu-praktikak une eta egoera jakin batzuetan eta pertsona jakin batzuekin soilik egitea ekar dezake. Adibidez, Erromatar Eliza Katolikoak ezkontzaz kanpoko sexu-harremanak gaitzesten ditu, ezkontza aurretikoak zein ezkontzaren baitan ezkontidea ez den pertsona batekin egiten direnak, eta zelibatua agintzen die apaizei. Gizartean, elkarren aurkako jarrerak daude kastitateari buruz: batzuen iritziz, kastitatea sexu-errepresioa besterik ez da; beste batzuen ustez, pertsonari betetasuna eta oreka ematen dizkion bertutea da.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kastitate Aldatu lotura Wikidatan