Zerbitzu (ekonomia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ekonomian, zerbitzuak bezero bati eskaintzen zaizkion ahalmen intelektual edo tekniko huts batez baliatzen diren jarduera ekonomikoen multzoa da. Horrela, ileapaintzaileak, ospitaleak, hezkuntza-arloa eta saltokiak zerbitzuak izeneko sektorean barneratzen dira. Industrian ez bezala, zerbitzuen sektorean ez dago lehengai edo produktu erdibukatuen eraldaketarik.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zerbitzuen ukiezintasuna, hau da, ikusi, probatu, entzun edo usaindu ezin diren produktuak dira. Beraz, zerbitzu batek forma abstraktua izango du, baina kontsumitzaileak fisikoki probatu edo ikusi ez arren, zerbitzu horren beharra eta erabilgarritasuna sumatu behar du.
  • Zerbitzu banaezintasuna: zerbitzuak eta hornitzaileak ezin direla bereizi erakusten du, zerbitzua eskaintzen duen pertsonak zerbitzu beraren zati izango delako.
  • Zerbitzuaren kalitatea aldakorra izan ahal da, baita ere, tokia, moduak eta uneak. Beraz, ondo erabaki behar dugu faktore hauek nola erabili, bezeroen leialtasuna eta arrakasta lortzeko eta merkatuan posizionamendu on bat edukitzeko.
  • Zerbitzuak, produktuak ez bezala, ezin dira biltegiratu, eta momentuan bezeroari eskaintzen den zeozer da. Beraz, zerbitzu baten galkortasuna esan nahi du, ezin dela gorde beste momentu batean jasotzeko.


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.