Zerrenda:Euskara erabiltzeko eskubidearen kontrako neurriak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Orri honetan zerrendatzen dira azken urte eta hamarkadetan euskara esfera publikoan erabiltzea eragozten duten neurriak eta erabakiak:

  • 2023/11/17: Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak erabaki zuen "Konstituzioaren plaza" plaka publikoa erdara hutsean jar zitekeela, 22/2023 epaiaren bidez. Erabakiak talka egin zuen bete-betean Nafarroako Administrazio Auzitegiaren osoko bilkurak, 2048/2022 ebazpenaren bidez, gai horren gainean ezarritako doktrinarekin: Iruñeko Udalak era horretako plakak elebitan jarri behar izatea.[1]
  • 2023/10/19: EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zituen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udaletan euskara sustatzeko hainbat artikulu, PP alderdiaren salaketa onartuta.[2]
  • 2023/10/18: EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zituen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udalen komunikazioan euskara lehenesteko hainbat artikulu, Vox alderdiaren salaketa onartuta.[3]
  • 2023/07/13: Espainiako Justiziak atzera bota zituen Eusko Jaurlaritzak lan poltsetarako ezarritako hizkuntza irizpideak.[4]
  • 2023/07/06: Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ezeztatu egin zuen udalek euskara hutsez jardun ahal izatea, eta gehitu zuen EAEko udal legeak hizkuntzaren gainean ematen zituen irizpideek «era bidegabean» urratzen zutela «oreka linguistikoa».[5]
  • 2023/05/29: Arkautiko Akademiak ez zien aukerarik eman suhiltzaileei oposizioak euskaraz egiteko.[6]
  • 2023/05/02: Bilboko Administraziorekiko Auzien Epaitegiak atzera bota zuen Erandioko udaltzain lanpostu baterako euskara eskakizuna (B2) derrigorrezko egiten zuen udal erabakia, udaltzain batek helegitea aurkeztu eta gero.[7] Sententzian, Uliazpi fundazioaren hizkuntza eskakizunaren kontra erabilitako argudioak aipatu ziren.[8]
  • 2023/03/03: Uliazpi Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpeko erakunde publikoko langileek, LAB eta ELA sindikatuek babesturik, aurreko asteazkenean emaniko «epai euskarafoboa» salatu zuten, erakunde horretarako 34 zaintzaile kontratatzean B2 hizkuntza eskakizuna beharrekotzat ezarri eta Auzitegi horrek, berriz, betekizun hori bertan behera utzi eta gero, enplegu publikoa eskuratzeko eskubidea urratzen zuelakoan.[9]
  • 2022/09/04: EAEko Auzitegi Gorenak ezetsi egin zuen Irungo Udalak aurkeztutako kasazio helegitea, argudiatuz euskara ez zekitenei «diskriminazioa» egiten zitzaiela. Udaltzainek hizkuntza eskakizunak bete behar izateari CCOO sindikatuak 2021eko maiatzean baldintza horri helegitea aurkeztuz hasitako prozesuaren azken ondorioa izan zen.[10]
  • 2022/02/01: Epaile batek, euskara “zaila” dela esanez, langile batek hizkuntza eskakizuna ez betetzea justifikatu zuen, eskakizun hori ez betetzearren Laudioko Udalak langile bat kaleratu zuenean, 2014. urtetik kontratatu zutenean eskakizun hori bete behar zuela bazekien arren.[11]
  • 2021/07/07: Donostiako EH Bilduk salatu zuen udal horrek 70 udaltzain berri kontratatuko zituela 2. euskara hizkuntza eskakizunik ere bete gabe, eta euskara erabiltzeko eskubidean atzera pausoak ematen ari zirela Donostiako Udalean.[12]
  • 2021/05/22: Frantziako Konstituzio Kontseiluak hezkuntzako murgiltze ereduaren kontra jo zuen, Frantziako Hezkuntza Kodean sartzea konstituzioaren 2. artikuluaren kontrakoa zela ebatziz. Erabaki horretan adierazi zenez, «Konstituzioaren 2. artikuluan xedatutakoaren arabera, zuzenbide publikoko pertsona juridikoei eta zuzenbide pribatuko pertsonei frantsesaren erabilera inposatzen zaie zerbitzu publikoko eginkizun bat gauzatzean».[13]
  • 2019/10/01: Nafarroako Auzitegi Nagusiak UGT eta SPA sindikatuek euskararen foru dekretuaren kontra jarritako helegitea onartu zuen soilik neurri batean. Ondorioz, utzi egin zion derrigorrezkoa izateari euskara meritu gisa aitortzea eremu mistoko eta zerbitzu zentraletako lanpostu publikoen oposizio deialdietan. Horrez gain, eragotzi egin zen zerbitzu zentralen komunikazio guztien elebitasuna dekretu bidez bermatzea.[14]
  • 2015/01/28: Paueko Administrazio Auzitegiak gibelera bota zuen Uztaritzeko Herriko Etxeak euskara ofizial izendatzeko hartu erabakia. Hori dela eta, udalak ezin izango zuen euskara frantsesaren hein berean ezarri, edo ez, behintzat, ofizialki.[15]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Iruñeko Konstituzio plazaren izena gaztelania hutsez jar daitekeela ebatzi du justiziak» Berria 2023-11-17 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  2. Iraola, Gurutze Izagirre-Arantxa. (2023-10-19). «Udal legearen bidez euskara sustatzeko dekretuaren artikulu gehiago baliogabetu ditu justiziak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-19).
  3. «EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi ditu euskara lehenesten duen udal legearen hainbat artikulu» EITB 2023-10-17 (Noiz kontsultatua: 2023-10-19).
  4. Iraola, Arantxa. (2023-07-15). «Jaurlaritzak lan poltsetarako ezarritako hizkuntza irizpideak atzera bota ditu justiziak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
  5. Iraola, Arantxa. (2023-07-06). «Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ezeztatu egin du udalek euskara hutsean jardun ahal izatea» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
  6. Beloki, Mikel Elkoroberezibar. (2023-05-30). «Oposizioak euskaraz egiteko aukerarik ez die eskaini Arkautik suhiltzaileei» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-29).
  7. «Atzera bota dute Erandion behin-behinean lanean ari zen udaltzain baten euskara eskakizunaren derrigortasuna» EITB 2023-05-02 (Noiz kontsultatua: 2023-05-02).
  8. «Udaltzain batek Erandion euskara jakin behar izatea atzera bota dute epaitegiek» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
  9. Intxauspe, Gurutze Izagirre. (2023-11-01). «Uliazpiko langileek, «epai euskarafoboa» salatu, eta oposizioen emaitza babestu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
  10. lehenetsia, Gune. (2022-09-24). «Gorenak ezetsi egin du Irungo udaltzainen euskara eskakizunei buruzko helegitea» Bidasoko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-10-19).
  11. «Euskara “zaila” dela esanez, langile batek hizkuntza eskakizuna ez betetzea justifikatu du epaile batek» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
  12. Telleria, Beñat Mujika. (2023-10-19). «EH Bilduk Donostiako Udaltzaingoa euskalduntzeko «atzera pausoak» salatu ditu» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-19).
  13. Beloki, Ekhi Erremundegi. (2023-11-01). «Murgiltze ereduaren kontra jo du Frantziako Konstituzio Kontseiluak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
  14. Otamendi, Gorka Berasategi. (2023-11-01). «Euskararen foru dekretuak Euskararen legea urratzen du, Nafarroako Auzitegiaren arabera» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
  15. Iribarren, Maddi Ane Txoperena. (2023-11-01). «Ezin izanen dute euskara ofizial izendatu» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).