Euskarafobia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskalfobia» orritik birbideratua)

Euskarafobia[1][2], batzuetan euskalfobia[3], euskarofobia[4] edo baskofobia[5], euskararen kontrako jarrera eta glotofobia bat da. Mendez mende, agintariek, eskola sistemen kudeatzaileek edo pertsonaia publiko eta gizabanako batzuek euskara jazarri dute. Euskaldunen aurkako jarrera Goi Erdi Aroan agertzen da esplizituki agirietan, hezigabetzat edo basatitzat joaz (barbaro eta antzeko izendapenak). Euskaldunen kontrako jokaeretan, euskararen bazterketa edo/eta trufa izan da gai nagusietako bat.

Euskara ez erabiltzeko jarritako eskola zigor baten irudia (Argia aldizkaria)[6]

XII. mende erdialdean, Codex calixtinus idazlaneko V. atalean gogor gaitzetsi eta trufa egin zitzaien euskaldunei (baskoak, hots, Ipar Euskal Herrikoak, zein nafarrak, hots, Hego Euskal Herrikoak) haien ohitura eta hizkuntzagatik: "Hitz egiten entzungo bazenitu, zaunka ari diren txakurrekin oroituko zinateke, hizkuntza erabat basatia baitute."

Euskarafobiak debekuen, jazarpenaren edo bestelako neurrien zein adierazpenen forma hartu du historikoki. 2021eko uztailean, gizon batek kolpeak jasan zituen Donibane Lohizunen pertsona talde batengandik euskaraz mintzatzeagatik, Frantziako hizkuntza frantsesa dela esaten zuten bitartean.[7] Antzeko bidetik, 2018ko otsailean, Idiazabal eta Elgoibar futbol taldeen arteko partiduan, arbitroak partidutik kanporatzeko mehatxua egin zien euskaraz mintzatzen ziren futbol-jokalariei, gazteen ligakoei.[8]

2022ko maiatzean, Steilas hezkuntzako sindikatuak pribatizazio eta "euskarafobia" legeen kontrako borrokan jarri zuen bere politikaren indarra.[9] 2023ko otsailean, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak legez kanpokotzat jo zuen lanpostu publikoetan euskara maila bat eskatzea,[10] euskalfobian kokatu izan zena.[11] Hilabete amaieran, Irunen egin Memoria Demokratikoari buruzko Estatu Mailako Biltzarra delakoan, egitarauan dena erdaraz aurkeztu ez ezik, Irungo Udalak Kepa Ordoki Bidasoko memoria elkartea euskaraz ezer ez aurkeztera behartu nahi izan zuen, "arrazoi politikoengatik", Hizkuntzaren Behatokiak oso larritzat jo zuena.[12] Osakidetzan ere eraso pertsonalak gertatu dira euskararen erabileraren kontra, 2023ko apirilean Aramaion agerian geratu zenez.[13] 2023ko urrian, Familia Enpresaren Institutuaren ekitaldi batean, Euskalduna jauregian, Iñigo Urkulluk hitzaldi batean esaldi batzuk euskaraz esan zituen; tartean ziren espainiar agintariak eta politikariak. Aldiz, hitzaldia eten egin behar izan zuen, bat-batean bertaratu batzuen eztulek jarduna etenda.[14]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berria.eus. «Euskarafobia hitza aipatzen duten artikuluak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-09).
  2. «naiz: 'euskarafobia' - hitza aipatzen duten artikuluak» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-16).
  3. «naiz: 'euskalfobia' - hitza aipatzen duten artikuluak» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-09).
  4. Aunitzproiektua.wixsite.com. «"Oposizio tinkoa egingo dugu, indartsua, baina era berean, eraikitzailea"» Aunitz (Noiz kontsultatua: 2021-07-16).
  5. Iparraldekohitza.eus. «Airbnb fenomenoa aztertu nahi du Ipar Euskal Herriko Generation alderdiak» Ipar Euskal Herriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2021-07-16).
  6. Torrealday, Joan Mari. (1998). El libro negro del euskera. (1a ed. argitaraldia) Ttarttalo ISBN 84-8091-395-9. PMC 40997480. (Noiz kontsultatua: 2021-07-09).
  7. Erremundegi, Ekhi. «Ehunka pertsona bildu dira Donibane Lohizunen, eraso euskarafoboak salatzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-06).
  8. (Ingelesez) «Basque-speaking players told they could be sent off for speaking own language» The Independent 2018-02-19 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  9. Iraola, Arantxa. ««Pribatizazioa» eta «euskarafobia» ardatz dituzten legeen aurka bideratuko du geroa Steilasek» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
  10. Beloki, Mikel Elkoroberezibar. «EAEko Justizia Auzitegiak ebatzi du legez kanpokoa dela 34 langile publikori euskararen ezagutza eskatzea» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  11. Intxauspe, Gurutze Izagirre. «Uliazpiko langileek protesta egin dute «epai euskarafoboaren» aurka» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  12. «Irungo Udalak memoria historikoari buruzko biltzarreko hitzartzea «arrazoi politikoengatik» gazteleraz egin beharko zutela adierazi zieten parte hartzaileei - Behatokia.eus» behatokia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
  13. SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-04-16). «Euskara erabiltzeagatik jasatako hertsapena salatu du Aitor Montes medikuak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  14. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-10-24). «Ataque de tos cuando Urkullu habló en euskara en la fiesta del Borbón, Feijóo y Sendagorta» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]