Edukira joan

Zerrenda eztabaida:Eusko-akitanierazko izendun idazkunak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kantas Niskas

[aldatu iturburu kodea]

Aupa. Agian Kantas Niskas artikuluan agertzen diren izakiak zerrenda honetan sartzeko modukoak dira. Ea zer iruditzen zaizue. Gorritxiki (eztabaida) 12:59, 16 uztaila 2024 (CEST)[Erantzun]

Kaixo. Ez nuen ezagutzen hori. Eusko-akitanierazko bildumetan ez da agertzen. Ikusi dudanez, izen hori, Perpinyà eskualdean aurkitu zituzten berun batzuetan aurkitu zuten, (Amélie-les-Bains-Palalda/Els Banys d'Arles i Palaldà eta Vallespyr/Vallespir). Joan Corominak aztertu zituen artikulu honetan: Corominas, Joan (1973). "Dos notas epigráficas". Fontes linguae vasconum: Studia et documenta. (https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=1301337) . Frantsesez dagoen beste artikulu berriago honetan ere berun horiei buruz hitz egiten da:https://books.openedition.org/pupvd/10338. Baina ez dituzte berunak zehazki deskribatzen, eta informazio hori lortzeko, beste iturri batzuk kontsultatu behar dira. EDCS, Epigraphik-Datenbank  Clauss / Slaby datu-basean (https://db.edcs.eu/epigr/epi_ergebnis.php) oso irakurketa ezberdina ematen dute, eta, gainera tabula defixionea dela jartzen du.
Beste iturri honetan, azken irakurketak eta interpretazioak emango ditu: https://search.worldcat.org/title/1319646298. oso komenigarria izango da hori kontsultatzea. Gasteizko Koldo Mitxelean duten liburua, Historiako edo Filologiako atalean izango da, seguruenik. Kontuan izan, dena den, niska indoeuropar hizkuntza bat ere izan daitekeela. Suna no onna (eztabaida) 12:16, 17 uztaila 2024 (CEST)[Erantzun]