Edukira joan

Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean
Jatorria
Egilea(k)Raymond Carver
Argitaratze-data1981
IzenburuaWhat We Talk About When We Talk About Love eta What We Talk About When We Talk About Love: Stories
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaAlfred A. Knopf (mul) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoafikzioa
Hizkuntzaingelesa
Historia
Jasotako sariak

Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean (What We Talk About When We Talk About Love, ingelesez) Raymond Carver idazle estatubatuarrak idatzitako narrazio bilduma bat da, baita bilduma horretako narrazio bat ere. 1981ean argitaratu zen liburua.[1] Euskarara Koro Navarrok ekarri zuen 2003an. [2]

Bere aurreko ipuin-bilduma bezala, lan hau fikzio minimalistaren baitan kokatzen da, baita «errealismo zikinaren» mugimenduaren barruan ere. [3][4]

Koro Navarroren itzulpenaren erreseina aritarartuan, Javier Rojok azpimarratu zuen pertsonen arteko harremanen inguruan biltzen direla Carverren istorioa, "batez ere harreman horiek apurtzear dauden momentuan. Ia oharkabean, edozein erretorikari muzin eginez, eguneroko bizitzaren tragedia erakusten zaigu, eta egunerokoa izanik, edozein pertsona arrunti gertatzen zaionez, epikarik eta handitasunik gabeko tragedia da erakusten zaiguna."[5]

Bildumak honako narrazio hauek ditu:

  • Zergatik ez duzue dantzan egiten?
  • Ikusgailua
  • Kafe jauna eta Konponketa jauna
  • Belvedere
  • Gauzarik txikienak ere ikus nitzakeen
  • Zorroak
  • Bainua
  • Esan andreei kalera goazela
  • Hainbeste ur etxetik hain gertu
  • Gure aita hil zuen hirugarren gauza
  • Hizketaldi serio bat
  • Lasaitasuna
  • Popular Mechanics
  • Erantsita zeukan guztia
  • Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean
  • Beste gauza bat

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Books of The Times» archive.nytimes.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-01).
  2. www.euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-01).
  3. (Ingelesez) WHAT WE TALK ABOUT WHEN WE TALK ABOUT LOVE | Kirkus Reviews. (Noiz kontsultatua: 2022-01-01).
  4. kritiken hemeroteka » Zertaz ari gara Carver aipatzean?. (Noiz kontsultatua: 2022-01-01).
  5. Rojo, Javier. (2003-08-13). kritiken hemeroteka » Carver-en istorioak. El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]