Raymond Carver

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Raymond Carver
Raymond Carver.jpg
Bizitza
Jaiotza Clatskanie1938ko maiatzaren 25
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Port Angeles1988ko abuztuaren 2 (50 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (birikako minbizia)
Familia
Ezkontidea(k) Tess Gallagher
Hezkuntza
Heziketa Stanford Unibertsitatea
Harvard Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, poeta eta gidoigilea
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
IMDb nm0142577

Raymond Clevie Carver, Jr. (Clatskanie, Oregon, 1938ko maiatzaren 25 — Port Angeles, Washington, 1988ko abuztuaren 2), AEBetako idazlea izan zen, errealismo zikina izeneko mugimenduari atxikia.

Carver Washington estatuan hazi zen. Aitak zerrategi batean egiten zuen lan eta alkoholikoa zen. Amak zerbitzari eta saltzaile lan egiten zuen.

Garai batean, Carverrek John Gardner idazlearen babespean ikasi zuen Kalifornian. Narrazio asko argitaratu zituen hainbat aldizkari eta egunkaritan. Euren argumentu ohikoena gizarteak erdeinatutako langileen bizitza izan zen.

Carver bitan ezkondu zen. Tess Galagher poeta izan zen bere bigarren emaztea. Alkoholikoa izan zen, haren aita izan zen bezala; aitzitik, azken hamar urteetan edateari utzi zion.

Kritikariek errealismo zikina izeneko mugimenduaren aitzindaritzat hartzen dute Carver. Hiltzerakoan, modako idazletzat hartua izan zen.

Esquire aldizkariko argitaldariak, Gordon Lishek, eragin erabatekoa izan zuen Carverren prosan. Adibidez, 15 hitz erabili beharrean, 5 erabiltzea aholkatzen zion Carverri.

Carver biriketako minbiziaz hil zen, 50 urte zituenean.


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioak

Poesia

  • 1968 : Near Klamath
  • 1970 : Winter Insomnia
  • 1976 : At Night The Salmon Move
  • 1985 : Where Water Comes Together with Other Water
  • 1986 : Ultramarine
  • 1989 : A New Path to the Waterfall

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]