Zetazeoen hondartze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Balea (Zere arrunta) Kontxako hondartzan, Donostian, 2012ko abenduan.
Zetazeo bat hondartzara iristen denean, Teknopolis saiotik.

Zetazeoen hondartzeak ohikoak dira munduko hondartzetan. Munduan urtero 2.000 inguru gertatzen direla uste da, batzuetan banakakoak, eta beste batzuetan anitzak, animalia ugari hondarretan geratzen direnean[1]. Kasu anizkun hauetan odontozetoak izaten dira eta ez balea berezkoak edo mistizetoak. Odontozetoak zergatik hondartzen diren elkarrekin, kohesio sozial indartsua dutelako izan daiteke.

Laguntzeko saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondartutako zetazeoari laguntzeko gogoa izan dezakete gerturatzen diren pertsonek, baina adituek ez dute gomendatzen. Segurtasun arriskua izan daiteke, indarrez zetazeoak kolpe handiak eman ditzaketelako edo animalia gaixoen kasuan gaitzak kutsa ditzaketelako[2]. Itsaso ugaztuna uretara itzultzeko lanak sufrimendua areagotu diezaioke animaliari halaber.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal kostaldean eta hondartzetan ere gertatzen dira hondartzeak, urtean 20-25 artean[2]. Bizkaiko itsasoko espezieak izan ohi dira gehienetan, izurde marradun eta arruntak, mazopak, pilotu-izurdeak eta zifioak. Gutxiagotan balea handiak ere bai, hala nola Kontxako hondartzan 2012ko abenduan hondartu zen zere arrunta, balea urdinaz aparte dagoen zetazeorik handiena[3].

Hondartze gehienak Zarautz eta Donostiako hondartzetan gertatzen direla ikusi dute adituek. Hondartzen diren animalia gehienak zahartzaroan daudela ere konprobatu izan dute, eta hori Bizkaiko itsasoko zetazeoak adin nagusira ondo iristen diren seinale positiboa litzateke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   R., Martin, Anthony (1990) Whales and dolphins Salamander Books ISBN 086101488X PMC 22171840 . Noiz kontsultatua: 2018-09-25 .
  2. a b   «Teknopolis: Zetazeo bat hondartzara iristen denean» teknopolis.elhuyar.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-25 .
  3.   Berria.eus «Ezin izan dute onik atera» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-09-25 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]