Zettelkasten

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zettelasten bat zenbakiak, etiketak (urdina) eta beste nota batzuekiko erreferentzia gurutzatuak (gorria) dituzten oharrek osatzen dute. Etiketen indize batek (behean, eskuinean) erreferentzia gurutzatu tematikoak onartzen ditu.

Zettelkasten (alemanetik: ohar-kutxa) ezagutza kudeatzeko eta ikerketan eta azterketan erabilitako notak hartzeko metodoa da.

Oharrak paperezko orrietan edo txarteletan gordeta dauden informazio-elementu txikiek osatzen dute, gai-izenburuen edo beste metadatuen bidez, hala nola, zenbakiak eta etiketak, elkarren artean lotu daitezkeenak. Gaur egun, oharrak testu lauko formatua duten fitxategietan hartzen dira, askotan Markdown formatuan.

Metodoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zettelkasten-ek identifikatu edo eskuratzen diren heinean hartzen diren ideiak eta beste informazio labur batzuekin banakako ohar edo ohar ugariz osatuta dago. Oharrak hierarkikoki zenbakituta daude, beraz, ohar berriak dagokion lekuan txerta daitezke, eta ikasleari oharrak elkarren artean lotzeko aukera ematen dioten metadatuak dituzte.

Adibidez, oharrek etiketa batzuk izan ditzakete, oharraren alderdi nagusiak deskribatzen dituztenak, eta, hala, beste ohar batzuei erreferentzia egin diezaiekete. Noten zenbakikuntza, metadatuak, formatua eta egitura aldatu egiten dira erabilitako metodo espezifikoaren arabera. Nolabait datuak eta ideiak giza burmuinaren sare neuronalaren gisa biltegiratzen dira. Edozein datuk mota askotako loturak ditu besterekin.

Zettelkasten metodoa errazago sortu eta erabil daiteke, oharrak digitalki hartuz eta ezagutza pertsonala kudeatzeko softwarea erabiliz, hala nola Logseq, Obsidian, Roam Research eta bestelako PKM (Personal Knowledge Management) aplikazioak.

Metodoak ez dio ikertzaileari bakarrik uzten bere ikerketarekin zerikusia duen informazioa biltegiratzen eta berreskuratzen, sormena areagotu nahi du. Etiketen bidez erreferentzia gurutzatuak dituzten oharrei esker, isolatuta daudenean deduzitu ezin diren banakako informazio-piezen arteko loturak eta erlazioak hauteman ditzake ikertzaileak. Metodoaren alderdi berri horiek zettlekasten neurona-sare baten antzera funtzionatzen dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zettelkasten fisiko bat

Metodoaren aitzindaria Conrad von Gesner (1516-1565) izan zen eta Johann Jacob Moserrek (1701-1785)xehetasunez deskribatu zuen .[1] Jean Paulek 1794an idatzitako Leben des Quintus Fixlein idilioa zettelkasyten-en arabera egituratuta dago non protagonistak bere autobiografia gordetzen du.

Zettelkasten digitala
Zettelkasten digital bat. Logseq aplikazioaren bidez sortua. Datu eta ideien loturak irudikatzen ditu.

Metodo horren erabilera zabalagatik ikertzaile ezaguna Niklas Luhmann soziologoa izan zen (1927-1998). Luhmannek 90.000 lan-fitxa inguruko zettelkasten bat bildu zuen bere ikerketarako, eta hari esker idazlan bilduma oso emankorra sortu zuen, 70 liburu eta 400 eskola-artikulu baino gehiago jaso zituena; lan-fitxak digitalizatu egin ziren eta 2019az geroztik sarean eskuragarri daude.[2] Luhmannek zettelkasten deskribatu zuen, Kommunikation mit Zettelkästen saiakeran sistema-teorietan egindako ikerketaren zati gisa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]