Niklas Luhmann
Niklas Luhmann | |
---|---|
(1989) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lüneburg, 1927ko abenduaren 8a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Oerlinghausen, 1998ko azaroaren 6a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Lipperreihe |
Hezkuntza | |
Heziketa | Friburgoko Unibertsitatea Bielefeldeko Unibertsitatea Harvard Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | Zientzia Politikoetan doktorea habilitation (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | cyberneticist (en) , soziologoa, unibertsitateko irakaslea eta abokatua |
Enplegatzailea(k) | Bielefeldeko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Influentziak | G. Spencer-Brown (en) , Humberto Maturana, Heinz von Foerster, Gilles Deleuze, Immanuel Kant, Georg Wilhelm Friedrich Hegel eta Edmund Husserl |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Q123632749 |
Niklas Luhmann (Lüneburg, Alemania, 1927 – 1998) alemaniar soziologoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Soziologia eta administrazio-zientziak ikasi zituen Harvard Unibertsitatean, eta ondoren Dortmund, Münster eta Bielefeldeko unibertsitateetako irakasle izan zen.
Luhmannek soziologiaren eta filosofiaren alorrean egin dituen lanen helburua da munduaren konplexutasun gehiegizkoa nabarmentzea eta argitzea, eta horretarako teoria sistema konplexu bat osatu zuen, gaur egungo gizakiaren arazoei erantzun orokorra eman nahi diena. Arnold Gehlen filosofoak eraginda, kanpoko mundua pisu moduko bat dela gizakiarentzat eman nahi du aditzera Luhmannek, eta mundu hori azaltzeko osatutako teoria berezi batek argituko duela soilik. Teoria horiek mundua erakunde konplexu bat bezala, aukera asko dituena, azaldu behar dute.
Gai horrez gainera, Luhmannek beste gai batzuk ere landu zituen, hala nola konfiantza gizartea eraikitzeko mekanismo gisa, eta boterea komunikazio-modu bezala.
Luhmanek liburu oso konplexuetan argitaratu zituen bere lanak. Nagusiak hauek ditu: Sistemen helburua eta arrazionaltasuna, Maitasuna grina gisa, Gizarte sistemak, Gizartearen zientzia eta Teoria orokor baten ildoak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Niklas Luhmann |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.