Zientzia irekia
| Zientzia irekia | |
|---|---|
| Datuak | |
| Izen laburra | OS, CA eta AT |
| Mota | gizarte mugimendua |
| Osatuta | |

Zientzia irekia (jatorrizkoan, Open Science) zientzia ikerketak, datuak eta informazioa edozein ezagutza-mailatan — dela amateurrentzat, dela profesionalentzat — gizarteratzea helburu duen mugimendua da.
Ezagutza zientifikoa zabaltzeko mugimendu bat da, batez ere funts publikoekin finantzatutakoa, ahalik eta modu zabalenean, librea, linean eskuragarria eta berrerabilgarria.
Helburua da ikertzailea, zaletua edo profesionala den edonork ikerketa zientifiko osora iristea, ez bakarrik argitalpenetara, baita erabilitako metodo, datu, tresna edo softwareetara ere.
Zientzia Irekia tresna eta lan kooperatibo irekietan eta ezagutzaren hedapenean oinarritutako prozesu zientifiko oro da.[1] Lankidetzan oinarritutako ikerketa zientifikoa ulertzeko modu bat da, ikerketaren fase guztien irekieran eta gardentasunean oinarritua (datuak biltzea, adituek berrikustea, hedatzea, ebaluatzea, etab.), baita zientzia gizartera hurbiltzean ere.[2]
Zientzia irekiak erabateko aldaketa dakar, batetik, ikerketa zientifikoa nola gauzatzen den moduan eta, bestetik, bere ebaluazio-sistema aldatzeko; azken batean, egungo sistemaren erabateko paradigma-aldaketa. [3]
Zientzia irekiaren dimentsioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sei dira Zientzia Irekiaren dimentsioak:
- Ikerketa-emaitzetara sarbide irekia: funts publikoekin finantzatutako ikerketa guztia gizartearen eskura jartzea, haren ikusgarritasuna eta hedapena handitzea eta ezagutzaren transferentzia hobetzea.
- Datu, protokolo eta metodologia irekiak: ikerketa-komunitatearen eskura jartzea informazio-iturri berriak, analisien errepikagarritasuna ahalbidetzea, emaitzen ulermena eta irismena hobetzea eta datuak berrerabiliz aurkikuntzak bizkortzen laguntzea.
- Kode irekiko plataformak: informazio zientifikoaren edukia duten datu-baseen kudeaketa eta sarbidea demokratizatzea, eta I+G+B sistema publikoen euskarri diren azpiegitura digitalen jasangarritasuna bermatzea.
- Parekoen berrikuspen irekia: berrikuspenei zehaztasun zientifiko handiagoa ematea eta parte hartzen duten aldeen gardentasuna eta kontu-ematea bermatzea.
- Herritarren zientzia: gizartearen parte-hartzea sustatzea ikerketa-jardueraren fase guztietan, emaitza zientifikoak herritarrei hurbiltzea eta gizartea inplikatzea ikerketaren diseinuan, datu-bilketan eta ezagutzaren sorreran.
- Ikerketaren errendimendua neurtzeko modu berriak: ikertzaileen artean zientzia irekiko praktikak sustatzeko pizgarriak eta zientzia-merezimendua aintzatesteko mekanismoak izatea.
Zientzia Irekiaren abantailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientzia irekiak gardentasuna areagotzen laguntzen du, eta parte-hartzea, lankidetza, kontu-ematea, ikerlana berrerabiltzeko gaitasuna, eragina eta emaitzen errepikagarritasuna sustatzen ditu.
Era berean, I+G+B sistemen demokratizazioa eta jasangarritasuna bultzatzen ditu, eta ikerketa-taldeetan profilen dibertsifikazioa sustatzen du, bai eta ikerketa-prozesuaren ziklo osoan eragile ez-akademikoak sartzea ere, proiektuaren diseinutik hasi eta ebaluazioraino.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Zientzia eta Sarbide Irekia» Mondragon Unibertsitatea (kontsulta data: 2025-07-09).
- ↑ (Katalanez) Ciència oberta. 2023-07-02 (kontsulta data: 2023-07-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Anglada, Lluís; Abadal, Ernest. (2018-04-26). «¿Qué es la ciencia abierta?» Anuario ThinkEPI 12: 292–298. doi:. ISSN 2564-8837. (kontsulta data: 2023-07-07).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Le Baromètre français de la Science Ouverte Ministère français de lʼEnseignement supérieur, de la Recherche et de lʼInnovation.
- «Open Science». European Commision.
- Public Library of Science (PLoS)
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |