Zientologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zientziologia» orritik birbideratua)
Zientologiaren ikurra.

Zientologia edo zientziologia erlijio higikundea da, L. Ron Hubbardek 1950. urte inguruan Estatu Batuetan sortutakoa. Hubbardek asmatutako psikoterapia modu batean, dianetikan, oinarritzen da.

Sineste sistema oso egituratua du zientologiak: thetana arima, energia, da; unibertsoa mest gisa (materia, energia, espazioa, denbora) ulertzen da; Jainkoa gizon egin dela ere sinesten dute kideek, eta ezkutuko gurtza eta errituak dituzte. Zientologiaren eliza 1955ean sortu zen Estatu Batuetan, eta Britainia Handira eta beste herrialde askotara zabaldu zen gero. Kritika handiak izan ditu, bai alderdi zientifikoari eta erlijiozkoari dagokienez, bai kideei eskatzen zaien diruagatik. Hala, 1980 inguruan, Hubbard eta Eliza bera sarritan izan ziren epaituak, Hubbardek higikundea bere probetxurako erabili zuelakoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]