Zifra esanguratsu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Zenbaki baten zifra esanguratsuak (digitu esanguratsuak bezala ere ezagunak) digituak dira, neurketak ebazteko zehaztasuna ematen dutenak. Adibidez, 2300 zenbakian, digitu esanguratsuen kopurua 2 da. 2040 zenbakian, digitu esanguratsuak "204" dira guztira 3.

Zifra esanguratsuak kalkulatzeko honako arauak jarraitu behar dira:

  • Zero ez diren zifra guztiak esanguratsuak dira: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9.
  • Zero ez diren bi zifra desberdinen artean dauden zeroak esanguratsuak dira: 102, 2005, 50009.
  • Ezkerretara dauden zeroak ez-esanguratsuak dira: 0,02, 001,887, 0,000515.
  • Komaren eskuinera dauden zeroak esanguratsuak dira: 2,02000, 5,400, 57,5400.
  • Komarik ez duen zenbaki baten azken muturrean dauden zeroak esanguratsuak edo ez-esanguratsuak izan daitezke.