Edukira joan

Zigarreta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zigarreta piztua.

Zigarreta[1][2] edo zigarroa (Heg.)[3] zilindro-forma emandako paper fin bat da, barnean tabako-hosto txikituz betea, erretzeko prestatua. Gaur egun, ohikoa da mutur batean iragazki izatea. Beste muturrean su ematen zaio, eta iragazkia dagoen muturretik xurgatzen da, kea ahora eramateko.

XVI. mendean hasi ziren, Sevillan, erretzeko tabakoa paperean biltzen; hasieran gizarte-maila apaletako kideek erre ohi zituzten zigarretak, baina XVIII. mendean lurralde askotara eta gizarte-maila guztietara zabaldu zen tabakoa zigarretetan erretzea. 1950-1960. urteetan zigarreteak erretzeak ekar ditzakeen kalteak aztertzen hasi ziren (minbizia eta bihotzeko eritasunak bereziki), eta zenbait herrialdetan kanpaina bereziak egin dira gai honen inguruan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-03-25).
  2. «cigarette | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» www.nolaerran.org (kontsulta data: 2021-03-25).
  3. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-03-25).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]