Zinemakumeak gara!

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zinemakumeak gara!
Sorrera1996
Lekua Bilbo (Bizkaia)
 Euskal Herria
SortzaileaZinemakumeak gara! Elkartea
SariaSimone de Beauvoir saria
ZuzendariaAna Gutiérrez
Webguneahttps://zinemakumeak.com/eu
Aizpea Goenaga Simon de Beauvoir sariaren irabazlea izan zen.

Zinemakumeak gara! emakumeek zuzendutako zinemaldia da. Urtero Bilbon eta lurraldeko beste herrietan egiten da, urria eta azaro artean. Lehen aldiz 1996an antolatu zen. Zinameldi honen helburua emakuek zuzendutako luzemetraiak eta laburmetraiak proiektatzea da. Horrekin batera hitzaldiak, tailerrak eta mahainguruak antolatzen dira.[1][2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinemaldi honen jatorria Simone de Beauvoir Talde Feminista dago. Talde honek eztabaida eta topaketa desberdinak 1980. hamarkadan antolatu zituzten. 1986an, Leioan, Bigarren Jardunaldi Fenimistak egin zituzten; jardunaldi horietan feminismoa eta zinemagintza arteko loturak erakusteko ponentzia aurkeztu zuten. 1987tik aurrera filme zikloak antolatu zituzten ideia horietan oinarrituta. Arrakastak aurrera bultzatu zuen ekimena. Horrela, 1996an, Zinemakumeak gara! zinemaldia aurkeztu zuten.

Simone de Beauvoir saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinemaldian Simone de Beauvoir sariak ematen dira. Saria estatua txiki bat da, Dora Salazar artista nafarrak sinatua. Aurrealdean, burua moztuta duen Venus bat irudikatzen du, «Gorputz gisa ikustera ohituta gauden emakume baten irudia, inposatua izan zaigun emakume ikuskera horretaz hitz egiten duena». Beste aldetik, berriz, laua da, ZG! (Zinemakumeak gara!) proiektatzen den pantaila bezalakoa.[3] Hauek dira saria jaso duten egile batzuek:

Ekimenak jaso dituen sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira jaso dituen batzuk:[5] 2008: Hegoak sari solidarioa: izen bereko kolektiboak emandako saria, egindako lana eta lankidetza aitortzeko. 2012: Hegoak sari solidarioa: izen bereko kolektiboak emandako saria, zuzendutako lana eta lankidetza aitortzeko. 2018: Zirgari Sariak: Ahalduntzeari eta baloreen aldaketari emandako saria. 2019: Bihotz Sariak: Bihotz Kultura, Bilbaohistoriko elkarteak emandakoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]