Zinerama
Appearance
Zinerama filmak proiektatzeko prozedura da, irudiak sinkronizaturiko 35 mm-ko hiru proiektorek, bakoitzak film batean harturiko irudiak, pantaila kurbatu bakarrean, proiektore bakoitzak pantailaren herena hartzen duela, proiektatzean datzana.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1935ean Fred Waller argazkilariak asmatu zuen; zineraman egindako lehen filma 1952an estreinatu zen. Garai hartan arrakasta handia izan zuen, irudiek eta zazpi pista magnetikotan grabatutako soinu estereofonikoek errealismo handia ematen baitzieten filmei, baina, oso garestia zela-eta, 1960an prozesu hau baztertu eta 70 mm zabaleko filmak hasi ziren erabiltzen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.