Zirkulu polar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zirkulu Polarraren monumentua (Salekhard, Errusia)
Zirkulu Polarra Norvegian

Zirkulu polarrak, zirkulu polar artikoa edo zirkulu polar antartikoa izan daiteke. Gure planetan, zirkulu polar artikoa 66°33′46.5″ N-ko latitudean dago; aldiz, zirkulu polar antartikoa  66°33′46.5″ S-ko latitudean dago kokatuta.

Zirkulu polarren barruan dauden eremuak poloekin lotuta daude (Ipar Poloa eta Hego Poloa), geografikoki zona hotzak bezala ezagutzen dira, zona hauek teorikoki urtero 24 orduko periodo bat dute gutxienez, non eguzkia ortzemugaren gainetik egongo litzateke denbora guztian eta beste 24 orduko periodo bat dute non eguzkia ez den horizontearen gainetik egongo. Hala ere, atmosferaren errefrakzioaren eta eguzkia objektu zabal bat izatearen eta ez iturri zehatz baten ondorioz, argiztatutako eremua nolabait luzatu egiten da eta, aldiz, ilunpeko eremua nolabait murriztu egiten da.

Zirkulu polarren mugimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirkulu polarren latitudea Lurraren errotazio ardatzaren inklinazioak mugatzen du. Angulua ez da konstantea izaten, aldiz, mugimendu konplexu bat izaten du periodoen zikloek mugatuta, motzetik luzera izaten dira.

Nutazio (nutare latinetik, oszilatzea) izenarekin ezagutzen da poloak bere ohiko posizioaren inguruan duen oszilazio periodikoari, Ilargiak duen eraginaren ondorioz, zibota batek duen indarra galtzen duenean eta ia erortzearren dagoenean duen mugimenduaren antzekoa. Nutazioak lurreko poloak 9 sengundu arkoko mugiaraztea eragiten du 18,6 urteko periodoan. Horregatik, nutazioaren ondorioz, inklinazioa handitu edo txikitu egiten da 9" (280 metro lurrazalean) periodo horretan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]