Cis–trans isomerismo


Cis–trans isomerismoa edo isomerismo geometrikoa kimikan erabiltzen den teminoa da, atomoek molekulen barruan duten kokapen espazialari erreferentzia egiten diona[1]. "cis" eta "trans" aurrizkiak latinetik datoz: "alde honetakoa" eta "beste aldekoa", hurrenez hurren. Kimikaren testuinguruan, cis-ek adierazten du talde funtzionalak (ordezkatzaileak) planoren baten alde berean daudela, eta transek, berriz, kontrako aldeetan daudela (zeharkakoak). Cis-trans isomeroak estereoisomeroak dira, hau da, formula bera duten baina hiru dimentsioko espazioan orientazio desberdinetan dauden molekula-bikoteak. Cis-trans notazioa ez dator beti bat E-Z isomeriarekin, deskribapen estereokimiko absolutua baita. Oro har, Cis-trans estereoisomeroek biraketarik ez duten lotura bikoitzak dituzte, edo eraztun-egiturak izan ditzakete, non loturen errotazioa mugatuta edo oztopatuta dagoen. cis eta trans isomeroak molekula organikoetan eta koordinazio-konplexu ez-organikoetan gertatzen dira. Cis eta trans deskribatzaileak ez dira erabiltzen konformazio-isomerian, non bi forma geometrikoak erraz bihurtzen baitira, lotura sinpleko kate irekiko egitura gehienetan bezala.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Cis-trans isomeria. Zientzia eta teknologia hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar fundazioa.