Sigmatismoa[1] (grezierazko 'Σ' "sigma" hizkitik hartua) edo, modu arruntean zizipaza, dislalia selektibo mota bat da (zenbait soinu zuzen ahoskatzeko ezintasuna), hots txistukariak (adibidez, s, z, ts, dz), (ʃ, ʒ, tʃ, dʒ).[2]hortzarteko soinuekin ordezkatzean datzana (adibidez, θ soinua). Ezin da gaztelaniazko ceceorekin nahasi, ceceoa aldaera dialektala eta sigmatismoa dislalia bat delako.