Ceceo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ceceo egiten dutenean berde argiz.

Ceceo (euskaraz: «zizipaza») fenomeno linguistiko bat da. Gaztelaniaz, /s/ eta /θ/ penintsulako gaztelaniaren fonemak (bigarrena Gaztelako gaztelaniaz < z> hotsa da) modu berean ahoskatzen dituzte, hau da, [s̪̟] hortz-txistukari gisa ([θ] frikari horzkari ahoskabearen antzekoa, fonetikoki berdina ez bada ere).[1]

Gaztelanieraren eremuan ceceoa andaluzieraren ezaugarri bat da,[2] bereziki Andaluziako hego-mendebaldetik Almeriako mendebalderaino berba egiten duten andaluzierarena. Iparraldeko eta ekialdeko Andaluzian eremu bakanetan bakarrik agertzen da. Historikoki, fenomenoa XV. eta XVI. mendeetan hauteman zuten Espainia hegoaldeko testuetan, non passo hitzaren ordez paço (fenomeno honi çeçeo deitu zitzaion) edo casaren ordez caza bezalako formak agertzen ziren (honi zezeo deitu zitzaion).

Oso gutxitan gertatzen den arren, Latinoamerikako zenbait tokitan ere aurkitu izan da ceceoa.[3] Adibidez, Puerto Ricon, Hondurasen eta Venezuelan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Penny, Ralph (1993) Gramática histórica del español Bartzelona: Ariel 103 or. ISBN 84-344-8265-7.
  2. Zamora Vicente, Alonso (1996) Dialectología Española Madril: Gredos.
  3. (Gaztelaniaz) Central Virtual Cervantes Historia del ceceo y del seseo españoles.


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.