Zoiolagana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zoiolagana
Datu orokorrak
Garaiera 1.152 m
Geografia
Koordenatuak 42° 48′ 58″ N, 1° 56′ 03″ W / 42.81603°N,1.93427°W / 42.81603; -1.93427Koordenatuak: 42° 48′ 58″ N, 1° 56′ 03″ W / 42.81603°N,1.93427°W / 42.81603; -1.93427
Mendikatea Andimendi
Herrialdea Espainia
Lurraldea Nafarroa
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Iturgoien/Argiñano/Bidaurre
Mendikat Mendikat
Luberri Luberri

Zoiolagana Nafarroako mendi bat da, 1152 metroko garaiera duena eta Andiako mendilerroan dagoena. Elimendi edo Artesa izeneko menditik gertu dago, mendi honengandik lepo batek banatzen duelarik. Bi tontor hauek Infernuko Labarra deritzon labarra uzten dute mendebaldean.

Abiapuntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abiapunturik interesgarriena Iturgoienetik da, Infernuko labarra igoz Ingiria izeneko tokiraino, non behera botata dauden Argiñanoko bordak. Sanguein mendebaldean eta Zoiola ekialdean uzten dituen toki honek ibilbide erraz bat ahalbidetzen du bi mendi hauetara, baita Artesa edo Elimendira ere. Ibilbide sinpleagoak abiatzen dira Argiñanotik, Bidaurretik, Genbetik edo Munarritzetik.

Argiñanotik, bide zabal batek muino kate luzea jarraitzen du, bere mendebaldeko aurpegitik Elimendi mendia inguratuz eta Zoiola lepora iritsiz, Elimendi eta Zoiolagana artean dagoena, bi tontorrez osatuta dagoena, 1152 eta 1147 metrora. Mendia, bere hegoaldeko aurpegitik igotzen da. Oso antzekoa da Bidaurretik edo Genbetik doazen ibilbideak. Hegoaldeko aurpegian, Elimendiren parean kokatuz, mendi honetara igotzeko aukera ere izango da, hona, Zoiola lepotik ere hel daitekeelarik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa