Zombie (abestia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zombie (abestia)
The Cranberriesen lan/konposizio musikala
EgileaThe Cranberries
Argitaratze-data1994
IzenburuaZombie
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa
Tonoami minor
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakDolores O'Riordan
Bestelako lanak
MusikagileaDolores O'Riordan
Argumentu nagusiaIpar Irlandako gatazka
BideoaYouTube

Zombie The Cranberries irlandar musika taldearen abesti bat da. 1994an No Need to Argue diskoaren barnean kaleratu zuten. Taldeko abeslaria den Dolores O'Riordanek idatzi zuen.

Abestiak gaitzat Ipar Irlandako gatazka hartzen du, eta bereziki 1993an Ingalaterrako Warrington udalerrian gertatutako IRAren atentuaren aurkako protesta gisa sortu zuten, bertan bi haur hil baitziren. Denborarekin The Cranberries musika taldearen abesti ospetsuenetakoa bilakatu da, eta 1990eko hamarkadako abesti entzunenen eta ezagunenetako bat ere bihurtu zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]