Edukira joan

Zona mesopelagiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eremu pelagikoaren mailen diagrama.

Zona mesopelagikoa ozeanoa bere sakoneraren arabera banatuta dagoen mailetako bati esaten zaio. Ozeanografian, 200 eta 1000 metro arteko sakonera duten itsas urak identifikatzen ditu, epipelagiaren azpitik eta batipelagikoaren gainetik daudenak. Eremu honen ezaugarria da eguzki-argi pixka bat sartzen dela, baina ez da nahikoa fotosintesi burutzeko.

Izena grezierazko «μέσον» aurrizkitik datorkio, hau da, erdi-mailakoa.

Itsas zabalaz gutxi daki gizakiak oraindik; argirik ia ailegatzen ez den eremuak ezezagun zaizkio. Ur sakonetan, 200 eta 1.000 metro artean, ilun dago, eta hotz. Argi zerbait iristen da, bai, baina ez da nahikoa landareek fotosintesia egin ahal izateko. Mesopelagikoa deitzen zaio eremu horri, eta milioika izaki bizi dira han. AZTI zentro zientifiko eta teknologikoak zenbait ikerketa egin ditu itsas eremu horretan.

Iluntasuna da ekosistema horren ezaugarri nagusia, eta horri egokitutako arrain eta beste izaki batzuk bizi dira han, eboluzioari esker garatu dituzten begiei esker. Badira harrapariak, eta badira arrain txikiagoak ere, goiko geruzatik erortzen dena jaten dutenak. Argia dagoen geruzan dauden landare mikroskopikoek elikatzen dute ekosistema hori. Ez bakarrik horiek jatera igotzen direlako. Hildako mikroalgak erortzean, bide horretan bakterioak eta planktona jaten duten animalia txikiak daude. Horien inguruan ekosistema handi-handi bat garatzen da: arrainak, olagarroak, txibia erraldoiak eta goitik bazka bila joaten diren predatzaileak (atunak, itsas elefanteak...).[1]

Hasieran eremu horretan mila milioi tona arrain zeudela uste zen, munduan dagoen arrain kopuruaren erdia litzateke. Baina ez zen horrela; kalkuluak gaizki eginda zeuden, erabiltzen ziren sareak ez zirelako egokiak, arrainek ihes egiten baitzuten. Berriki egin duten ikerketa batek, ordea, arrain mesopelagikoak uste zuten baino askoz ere ugariagoak direla erakutsi du: biomasa 1.000 milioi tonakoa izan beharrean, 10.000 milioi tonakoa dela kalkulatu dute.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]