Zorizko laginketa sinple

Wikipedia, Entziklopedia askea

Estatistikan, zorizko laginketa sinplea laginak erauzteko prozedura bat da, populazio bateko elementu guztiek aukeratuak izateko probabilitate berdina dutena. Ondorioz sortzen lagina zorizko lagin sinplea dela esaten da. Bi aldaera ditu: laginketa itzuleraduna, non aldi bakoitzean aukeratutako elementua populaziora itzuli, eta ondorioz hurrengo erauzketa batean aukeratua izan daitekeen; eta itzulerarik gabeko laginketa, non aukeratutako elementuak aparte jarri eta berriz ere aukeratuak ezin izan daitezkeen. Laginketa metodo oinarrizkoa da, beste laginketa-metodoetan ere erabiltzen dena partzialki, eta azterketa matematiko sinplea du.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Singh, Sarjinder. (2003). Advanced Sampling Theory With Applications. Springer Science & Business Media, 71 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.