Zoziedá pal Ehtudio'el Andalú

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zoziedá pal Ehtudio'el Andalú
Datuak
Motaelkarte zientifikoa
HerrialdeaEspainia
webgune ofiziala

Zoziedá pal Ehtudio'el Andalú edo ZEA (euskaraz: «Andaluziera Ikertzeko Elkartea») Málagako probintzian dagoen Mijas herrian sortutako elkarte kulturala da. Haren helburua andaluzieraren ikertzea eta lantzea da.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkartean filologoak, historialariak, antropologoak eta idazleak daude, andaluziarrak eta kanpokoak. Elkartearen aburuz andaluzieraren aurkako aurreiritzi asko daude eta horien aurka aritu nahi dute, dialektoaren erabilera normalizatua lortzeko asmoz. Egungo presidentea Francisco García Duarte 'Paco Arbadulí' da.

Aktibitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarteak proposamen desberdinak zabaldu dituzte, esaterako ortografia propioa erabiltzeko andaluzierara hobeto moldatua eta ez gaztelaniarena.

Beste aktibitateen artean batzar zientifikoak, hitzaldiak, topaketa literarioak e.a. antolatu dituzte. Liburuak eta aldizkariak ere, esaterako haurrei zuzendutako Lah mir primerah palabrah en andalú, haurrentzako hiztegia, Er Prinzipito, Antoine de Saint-Exupéryren liburuaren itzulpena, eta Yolanda Pérez Cortés idazlearen Ezenzia´er zú poesia liburua plazaratu dituzte.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]