Zu Chongzhi
Itxura
Zu Chongzhi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jiankang (en) , 429 |
Herrialdea | Liu Song dynasty Southern Qi |
Heriotza | Txina (eskualdea), 501 (egutegi gregorianoa) (71/72 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta astronomoa |
Zu Chongzhi[1] (txinera tradizionalez: 祖沖之; txinera sinplifikatuz: 祖冲之; pinyinez: Zǔ Chōngzhī; Wade–Giles: Tsu Ch'ung-chih; 429-500) matematikari eta astronomo txinatar bat izan zen, Hegoaldeko Liu Song eta Hegoaldeko Qi dinastien zerbitzuan.
429an jaio zen Jiankangen (oraingo Nankin). Zu Chongzhiren familia historikoki astronomiako ikerkuntzari lotua izan zen, eta txikitatik matematikariekin eta astronomoekin harremanetan egon zen. Gaztetatik ere entzuna izan zen talentuagatik.
Bere zientzia lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Besteak beste, hauek dira bere aurkikuntzak:
- Daming egutegia (大明曆) 465ean ezarrita.
- Pi zenbakiaren bi hurbilketa, hurbilketarik zehatzenaren marka hori bederatzi mendetan atxiki izan zen. Zu Chongzhik egindako hurbilketarik hoberena 3.1415926 eta 3.1415927 zenbakien artean da, hurbilketa arrazionala 355/113 (密率, Milü, hurbilketa xeheki) eta 22/7 (约率, Yuelü, hurbilketa gordinki).
- Esferaren bolumena 4πr³/3 (r erradioa da) dela ondorioztatu zuen exhauzio-metodoa erbiliz. Formula hori Arkimedesek lehenago aurkitu bazuen ere, garai hartan Grezia eta Txina hain urrun zeudenez, Zu Chongzhik berak kalkulatu behar izan zuela esan dezakegu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Zu Chongzhi izen txinatarra da; abizena Zu da.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Zu Chongzhi Entziklopedia Britainiakoan
- (Ingelesez) Zu Chongzhi Chinaculture.org-ren arabera
- (Ingelesez) Zu Chongzhi Maineko Unibertsitearen arabera