Zubiak (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zubiak (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2019
IzenburuaZubiak
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Jon Sistiaga
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaMovistar Plus+

Filmaffinity: 994769 Edit the value on Wikidata

Zubiak 2019ko film dokumentala da, Jon Sistiagak eta Alfonso Cortés-Cavanillasek egina.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Juan Mari Jauregi ETAren biktimaren istorioa da, haren bizitzako bi pertsona garrantzitsuenek kontatua: haren alargunak eta bizia kendu zion hiltzaileak. 2000. urtean su-etena hautsi zuen ETAk, eta bakea lortzeko zubiak egitearen alde jarraitzen zutenen aurkako atentatuak egiten hasi zen. Alarguna, Maixabel Lasa, eta hiltzailea, Ibon Etxezarreta, bildu egingo dira eta elkarrekin hitz egingo dute, urte haiei buruzko egiak esanez eta elkarri begietara begiratuz. Zubiak filmak memoria eta duintasuna, elkarrizketak eta barkamenak, damuak eta bakezkoak biltzen ditu, zubiak berreraikitzen hasia den eta hitz egiteko beldurra galdu duen Euskadi batean.[1]

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.