Zuhaixka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aesculus parviflora, zuhaixka bat.

Zuhaixka edo zuhamuxka, itxura nahiko nabarmeneko landare zurtsu bati deritzo, zuhaitz batean gertatzen denaren ordez, enbor bakar baten gainean altxatzen ez denean, baizik eta oinarritik bertatik adartzen denean. Zuhaixkek, zenbait metroko altuera izan dezakete.

Oinarritik adartutako landare zurtsu guztiek ez dute zuhaixka deitzea merezi: Adibidez, ezkaiak (Thymus generoa) edo ezpleguak (Lavandula generoa), mulu zurtsuak edo azpizuhaixkak dira. Zuhaitz, zuhaixka edo mulu hitzek, ohiko hizkeran biotipoak deskribatzen dituzte, eta beste hitz tekniko batzuen gutxi gora-beherako baliokideak dira. Kontzeptu honentzako baliokide botanikoak, kamefito, nanofanerofito eta mikrofanerofito dira.

Sarri gertatzen da, ohi, zuhaixka bezala aurkezten diren espezieak, zuhaitz bezala haztea, edo baldintza ekologikoak ezberdinak diren tokian, abaritzarekin gertatzen den bezala, Afrika iparraldean, edo landatzean gureta eginiko ahalegin bategatik, heriotzorriarekin batzuetan ikusten den bezala.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]