Edukira joan

Zurubita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Suil-katilu edo zurubita, ura atera eta edateko katilua.
Hishaku japoniarra, tenplu batean.

Zurubita[1], suil-katilua[2], kopetsa (kopetxa)[3] edo perrada-ontzia ur-suil edo ferreta batetik ura atera eta edateko erabiltzen den katilutxo kirtenduna da[4].

Jesus Mari Olaizola Txilikuk kontatzen du, etxean entzundakotik, Nafarroako baserriren batean etxeko indianoak ekarritako tresna hori zilarrezkoa zutela, eta horrek ematen ziola distira eta ospea baserri osoari[4].

Kultura askotan erabiltzen dira era horretako katiluak, eta Japonian ezagunak dira hishaku izenekoak: tradizionalak banbuzkoak dira, baina beste material batzuetakoak ere daude. Ura edateko edo tearen zeremonian erabiltzen dira, eta bereziki tenpluetan ura eskuetan isurtzeko, garbiketa sinboliko gisa[5].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «OEH - Bilaketa - Zurubita» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2022-09-23).
  2. «OEH - Bilaketa - Suil-katilu» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2022-09-23).
  3. «OEH - Bilaketa - Kopets» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2022-09-24).
  4. a b «Ur-suila» Urola Kostako Hitza (kontsulta data: 2022-09-23).
  5. (Ingelesez) «Personal 'hishaku' ladles keep traditions alive» Japan Today (kontsulta data: 2022-09-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]