Jesus Mari Olaizola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jesus Mari Olaizola
Txiliku 1 (Paloma Gabirondo Otermin).jpg
Ahotsa
Bizitza
Jaiotza Zarautz1951ko apirilaren 15a (66 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta irakaslea
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Txiliku

Jesus Mari Olaizola Lazkano, Txiliku bezala ezaguna, (Zarautz, Gipuzkoa, 1951ko apirilaren 15a ) euskal idazlea da. Euskal idazle hau, batik bat, haur eta gazte literaturan egindako lanagatik da ezaguna nahiz eta helduentzako literaturan inkurtsioren bat egin duen. Ahozko literatura atsegin du: igarkizunak, kantu eta esaera zaharrak, jolaserako erretolikak, ahokorapiloak...[1]

Literatur ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeniari teknikoaren eta irakaslearen ikasketak egin zituen. Ez du inoiz ingeniari lan egin, baina zenbait urtez hezkuntzan lana egina da. Dena dela, bereziki zientzia arloko ikasmateriala prestatzen egin zuen lana urte askoan.

Haur eta Gazte Literatura izan da Txilikuren esparru naturala. Haren lehen argitalpena 1982koa da: Zozoa eta biok.

Haur eta gazte literaturan egindako ibilbide literarioan, genero ezberdinak landu ditu. Bere lehen lanen barruan dago euskal haur eta gazte literaturan zientzia fikzioko lehenengo nobela 2061: antzinako kronikak (1990). Katixa eta Kroko (Elkar, 1992) liburuarekin errealismo kritikoaren alorra landu zuen. Handik urte batzuetara, jarraipen moduan, Katixa, Kroko eta Kokoroko (Elkar, 1997) idatzi zuen. Txilikuren bildumaren abenturak ere badu bere lekua, bereziki Indianoa (Elkar,1993) liburuarekin, hau abenturazko nobela klasiko bat dugu. Osaba Bin Floren (Elkar, 2003) liburuarekin, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria irabazi zuen. Liburu honek, Osaba Bin Florenen ipuinak jasotzen ditu, hauek lehenengo Euskaldunon Egunkarian publikatu zituen eta hau itxi ondoren Berrian. Liburuan kontatzen diren istorioak lotuta daude kate moduan.[2] 2004koa da, bestalde, Jokin Galtxagorri liburua. Umorea, abentura eta mitologiaren misterioa uztartzen ditu egileak Maider eta Jokin Galtxagorriren istorioa kontatzeko. 2008an argitaratutako Zaldun beltzak liburuan abentura haiei jarraipena eman zien idazle zarauztarrak. Batetik, Jokin Galtxagorri eta Maiderren gertaera berrien kontakizunari, eta, bestetik, Jokin Galtxagorrik narratuko duen kondairari egiten die leku Olaizolak liburu honetan. [3]

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere helburua haurra entretenitzea denez, ez ditu deskribapen luze eta astunak erabiltzen. Bere iritziz haurra ez da aldendu arazi behar literaturatik eta horregatik bere lanek estilo zuzen, sinple eta naturala dute.[2]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katixa eta Kroko
Katixa eta Kroko.jpg
Marrazkiak: Jon Zabaleta
Audioa
Jesus Mari Olaizola 'Txiliku', Katixa eta Kroko liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Egilea Jesus Mari Olaizola 'Txiliku'
Argitaratze-data 1992
Argitaratzailea Elkar
Ilustratzailea Jon Zabaleta
Bilduma Xaguxar
Orrialdeak 76
ISBN 84-8331-314-6
Osaba Bin Floren
Osaba Bin Floren.jpg
Marrazkiak: Elena Odriozola
Audioa
Jesus Mari Olaizola 'Txiliku', Osaba Bin Floren liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Egilea Jesus Mari Olaizola 'Txiliku'
Argitaratze-data 2003
Argitaratzailea Elkar
Ilustratzailea Elena Odriozola
Bilduma Xaguxar
Orrialdeak 147
ISBN 84-9783-065-2
Sariak Euskadi Literatura Saria 2004an, Haur eta Gazte Literatura sailean
Malanjel pirata
Malanjel pirata.jpg
Marrazkiak: Eider Eibar
Audioa
Jesus Mari Olaizola 'Txiliku', Malanjel pirata liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Egilea Jesus Mari Olaizola 'Txiliku'
Argitaratze-data 2009
Argitaratzailea Elkar
Ilustratzailea Eider Eibar
Bilduma Kuku saila
Orrialdeak 44
ISBN 978-84-9783-679-1

Oso luzea da Jesus Mari Olaizola idazlearen liburuen zerrenda. Hainbat narrazio dituen arren, argitaratu duen gehiena Haur eta Gazte Literaturan izan da. Hauek dira Haur eta Gazte Literaturan azken urteetan argitaratutakoak:

  • Arreba txiki bat dut, eta zer? (2002, Elkarlanean)
  • Amona Blasi eta Herensuge kumea (2002, Elkarlanean)
  • Osaba Bin Floren (2003, Elkar)
  • Jokin Galtxagorri (2004, Elkar)
  • Alfonbra berria (2006, Elkar)
  • Mixi marrau (2007, Elkar)
  • Zaldun beltzak (2008, Elkar)
  • Malanjel pirata (2009, Elkar)
  • Euskal mitologia haurrentzat (2010, Elkar)
  • Oihaneko epailea (2013, Elkar)
  • Sendagaia (2015, Elkar)
  • Lur eta Amets: Euskal Herriaren historia (2015, Elkar)
  • Lehen hegaldia (2016, Elkar)
Sakontzeko, irakurri: «Jesus Mari Olaizolaren lanen zerrenda»

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]