Zuzenbide kanoniko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zuzenbide kanonikoa» orritik birbideratua)
Concordia Discordantium Canonum. 1140.

Zuzenbide kanonikoa (grezierazko kanon/κανον edo araua hitzetik eratorria[1]) Eliza katolikoak bere burua antolatzeko eta eliza-agintarien eta fededunen arteko harremanak arautzeko emandako arau-multzoa da[2].

Eliza katolikoak, sortu zenetik, bere burua antolatzeko berezko arauak ezarri zituen, kanonak edo elizbatzarren xedapenak izenekoak. Legedi oso hau abian jartzeko Elizak, bere arauak ez ezik, bere epaitegiak ere eratu zituen.

Elizbatzarren kanonak eta Aita Santuen dekretuak uztartuz, lehendabiziko bildumak edo kodeak argitaratu zituzten; ezagunena 1140 eta 1142 artean Grazianok idatzitako Concordia discordantium canonum da[3]. Gero, Corpus Iuris Canonici agertu zen, eta 1917an Zuzenbide Kanonikoaren Kodea (Codex Iuris Canonici) ezarri zen. Egungo kodea 1983an Joan Paulo II.ak ezarri zuen[4].

Eliza ortodoxoak, ekialdeko elizek eta anglikanoek ere euren kodeak dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pedro Lombardía, Parte General de Derecho Canónico, 2005.
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Zuzenbide. .
  3. Brundage, James A.. (2008). The Medieval Origins of the Legal Profession: Canonists, Civilians, and Courts. Chicago: University of Chicago Press.
  4. Codex Iuris Canonici (1983)

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]